Hemen zaude: Hasiera Zer da eginbehardugu?

Zer da eginbehardugu?

eginbehardugu bilgunea, da, elkargunea, topalekua. Zure iritziak, kezkak eta ardurak azaltzeko plaza irekia. Kritikaren bitartez eraikitzen laguntzeko talaia. Eta, aurrerantzean, hainbat gai zehatzi buruzko inkestak ere bertan bildu ahal izango dira, baita konponbideak aurkitzeko gure proposamenak ere.

Nola dabil eginbehardugu?

Apal-apal hasi nahi dugu, aldez aurretik oso ondo dakigu-ta helbide honek jorratu beharreko urratsak zure esku daudela. Hasieran ez dugu zer esan askorik izango eta, asmorik onenaz aritu arren, ez dugu segurutik beti asmatuko. Baina, zer gerta ere, seguru gaude eginbehardugu.com haziko bada, zure laguntzari esker haziko dela.

Ez dugu zertan bat etorri beharrik gure arteko ikusmoldeetan . Hala ere, zure iritziaren berri jakin nahi dugu, zuri esker gure autokritika gehitu nahi dugu. Hemen aurkituko ez duzun bakarra zera da: etsipena eta kritika ezkorra.

Zertan dago eginbehardugu?

Euskaldunen gogotan omen dauden ardurarik nagusienen topagunean da eginbehardugu. Baina, hasierako proposamena besterik ez da. Hiritarron hausnarketa guztiak jaso nahi genituzke eta plazara ialgi.

Hilabete honetan garraioak eta pertsonak zein merkantzien mugikortasuna bideratzeko azpiegiturak izango ditugu mintzagai. Bakeaz ere hitzegin nahi genuke, gizartearen beraren ikuspegitik. Eta “foroen foroa” ere indarrean jarri nahi dugu, sortzen zaizkizun zalantzak argitzeko aukerarik izan dezazun.

Zer eginik ez da batere falta Euskadin eta, uste dugu, elkarrekin egiten badugu, askoz ere hobeto egingo dugula.