Hemen zaude: Hasiera Foroak Azpiegiturak eta garraioak A-8 doan!

A-8 doan!

RSSaren irudia

A-8 doan!

Iñaki 2007/01/25 21:23

Ez dot gehiago ordaindu nahi autopistarik, zerbitzu publikua bada izan daitela doan!


Re: A-8 doan!

Xabier 2007/01/25 21:51
Baina baten batek ordaindu beharko du, ez da? Erabiltzaileak ez badu zuzenean ordaintzen, zergen bitartez ordaindu beharko dugu denon artean, ez da?

Ordaindu beti.

Re: A-8 doan!

Irene 2007/01/26 12:03
Ordaindu behar dala dudarik ez. Baina Iñakik esandako modutik, autopista zerbitzu publikoa bada, zergatik ordaindu behar dugu erabiltzen dugun bakoitzean? Beste karreteretan ibiltzeagatik ez dugu ordaindu behar izaten?

Re: A-8 doan!

Jon 2007/01/26 13:48
Nik ez dakit finantzaketa publikoaren aldetik, A8a amortizatua dagoen ala ez, eta bere mantenimentu kostea ere nork ordaindu beharko lukeen. Dakidana zera da, Bizkaitar eta Gipuzkoarrak banatzeko modurik eraginkorrena izan dela: Bilbo inguruetatik mendebaldera joateko bideak doan dira, baina beste euskal hiritara joatekoak ordaindu beharrekoak. Donostiatik Bilbora joateko ere ordaindu beharra dago, baina Gasteiz edo Iruña ingurutara ez.

Horrexegatik Bizkaitar askok ez dute Euskal Herriko ekialdeko gauza askorik ezagutzen. Iparraldeko, nafarroako edo gipuzkoako askok ere bizkaia gutxi ezagutzen dugu. Gaur egun norbaitek euskaldunak banatu nahiko balitu, A8a berdin berdin egingo luke: gidatzeko zaila eta garestia. Horrela: bizkaitarrak kantabriara eta burgosera doaz asteburutan eta oporretan, eta besteak beste alderdi batzutara.

Elkarbizitza aldarrikatzen dugu baina elkarrekin egotea A8ko joan etorriaren 14 euro kostatzen du.

Hausnarketek sakonak izan behar dute, eta A8aren ondorioak sakonki aztertu beharra dago.

Re: A-8 doan!

Jon 2007/01/26 14:11
Behar bada ez du ezertarako balio baina, inor ez nahasteko, nik esan nahi dut aurreko iritzia eman duen JON hori ez naizela ni, baizik eta beste arlo batean Ibarretxeren Estatutu Politikoari buruz idatzi duen beste JON bat.

Ah, eta bat nator nere kolegak A8 autopistaren funtzio banatzaileari buruz esaten duenarekin.

Re: A-8 doan!

Xabier 2007/01/26 14:14
Nik ez dakit zertan den A8ren amortizazioa baina Ireneri erantzuten, trena eta autobusa ere zerbitzu publikoak dira eta ordaindu egiten ditugu.

Re: A-8 doan!

Juanma 2007/01/26 15:23
Ni zerbitzu publikoak zerbait ordaintzearen aldekoa naiz. Eztabaida izan leike zenbat ordaindu, baina guztiz doan izatea ez da ona. Kazetaritza fakultatean erakutsi digute doan banatzen den egunkariak ordaindu beharrekoak baino balio eta sinesgarritasun gutxiago duela.

Gainera, ongi dago egunero lanagaitik autopistan dabilenari deskontua egitea, baina Durangotik Bilbora zapatu iluntzean kopak hartzen doanari zergaitik eskeini behar zaio autopista doan, guztiok ordaintzen ditugun zergen kontura?

Re: A-8 doan!

ni 2007/01/26 16:19

nire ustez, kontua ez da autopista ordaindu ala ez. Kontua da, autopista 30 urtez ordaintzen ibli ginela eta esan zigutela 2000 urtetik aurrera (gutxi gora behera), doainik iznago zela. Eta oraindik ordaintzen jarratzin dugun. Eta kontua da, esan zigutela peaje "sozialak" jarriko zirela. Sozialak? Egunero Durango-donosti egiten dogunontzat ez dira oso "sozialak". Eta urtero-urtero karoago.


Eta ingurukoekin konparatzen badugu? Zergatik ordaindu berha dugu bilbora joateko, eta zergatik da dohainik Cantabriara? Edo zergatik doahinik Iruñara? (edo españako gehienak?).



Tontoenak gu gara?

Re: A-8 doan!

Juanma 2007/01/27 00:07
Bai. Galdera ona, nahiz eta behar bada ez oso egia esan "zergatik doahinik Iruñara? (edo españako gehienak?)" erabat egia ez izan.

Zehazki, zergatik Andoaindik Irurtzunera doakoa da eta Irurtzundik Iruñara eta Iruñatik Bartzelonaraino (eta Valentziaraino, handik aurrera ez dakit) ordaindu egin behar da? Nik ez dakit.

Zergatik Bilbotik Kantabriara ordaindu egin behar da eta Mirandatik Burgoesera bai? Ez dakit.

Bestalde, NI-k esaten du: "Egunero Durango-Donosti egiten dogunontzat ez dira (peajeak) oso ´`sozialak´". Egunero egiten baduzu, gogoratzen al zara zenbat ordaintzen zenuen kontzesioa enpresa pribatuaren esku zegoenean eta zenbat ordaintzen duzun orain, Diputazioaren eskutik?




Re: A-8 doan!

Sarezalea 2007/01/28 03:00
A-8ren finantziazioa, ordaindu (edo kobratu) beharra ala ez, eta peaje sozialak aipatu diranezkero, gogoan hartzekoa da El Pais egunkariak 2003ko ekainean esan zuena:

"El fin de la concesión privada, sin embargo, no eliminará el pago, tanto para financiar los costes de mantenimiento como, fundamentalmente, para evitar el colapso de la autopista, como ahora ocurre en los tramos gratuitos de Basauri a Bilbao y la variante de San Sebastián. El peaje es un elemento disuasorio del tráfico. "La A-8 se colapsaría y sería necesario hacer hasta cuartos carriles", ha asegurado el diputado vizcaíno de Obras Públicas y Transportes, José Félix Basozabal.

La solución ha sido reducir casi a la mitad las tarifas actuales, un descuento que entrará en vigor el próximo viernes a las cero horas. Las rebajas no son uniformes: si bien entre Bilbao y San Sebastián será de un 47%, en la mayoría de los tramos vizcaínos se queda en un 35% y en algunos guipuzcoanos alcanza el 53%.

Re: A-8 doan!

Manu 2007/01/31 22:39
Nola Euskal Alderdiez osaturko diputazio batzuk, berez euskaldunon arteko harremanak eta koperazioa bultzatu behar dutenak, justo kontrakoa egiten dute?

Bizkaia eta Gipuzkoako hiritarrak lotzen dituen bidea neurrigabeko oztopo ekonomikoen bitartez banatzen... hau al da politika soziala eta herrien arteko loturak sendotzeko bidea?

Re: A-8 doan!

Beñat 2007/02/03 22:20

Kaixo Lagunok!

Ezer baino lehen......... Uste duzue A8 autobidea , Europako XXI mendeko autobide bat dela????? benetan? .......ia astero erabiltzen dut, eta ez dut ulertzen zergatik dagoen hain txarto.......eguraldia txarra dagoenean.....ikusten ditudan istripuek bildurtzen naute....... benetan......(errespetu osoz) Afrikako autobide bat ematen du.......... Gestionatzen duenentzako nire nota : 0

A-8 autobidea erabiltzeagatik zerbait ordaintzea normala izango litzateke( nahiz eta publikoa izan).........baina ez horrenbeste....... Bilbotik Santanderrera joateak ez du ezer balio, Gasteizera apur bat, ta Donostira......14 euro baino gehiago joan-etorriak....... ez dut ulertzen! Herria eraikitzen akaso????????

Aht-a irtenbide bat izango dela erantzuten badidazue ez zait balio....25 urtez eusko-trenek zergatik ez du akondizionatu kostaldeko trena??????? orain Aht-a irtenbidea??? ez ez du merezi gure herri txikiari hainbeste kalte sortzea.....herri txikia dugu....Aht Europarako conexio bezala ( bizpahiru geltoki eginez Tramo bakarra aprobetsatuz ) ederto......baina herrialdeen arteko komunikabide lez..... idei txarra, garestia,hondamenditsua.

Besarkada bat.

Re: A-8 doan!

Roberto 2007/02/04 11:09

A-8 doanik, orain!

zergatik:

1. Dagoeneko ederki asko ordainduta dagoelako aspalditik eta kontzesioa bukatu zenetik ordaintzen ari garen hau iruzur hutsa delako.

2. Oso kalitate txarreko autopista izan eta izango delako beti eta aurreko iritzietan irakurr i dudan bezala ez delako XXI mendeko autopista.

3. Gehiegizko prezio horrek Bizkaia eta Gipuzkoaren arteko banaketa besterik ez duelako ekartzen. Gipuzkoarrok joera handiagoa daukagu Nafarroara joateko Bizkaiara joatekoa baino (horrek ezer txarrik ez badu ere) eta Bizkaitarrok, berriz, Epainia (Laredo, Castro...) aldera joan ohi dira asteburu pasa. Nire ustez , hein haundi batean gehiegizko peaje hori dela eta jendea ez da ibiltzen A-8tik.

4. Egunero edota astero ezinbestez ibili ohi garenontzat prezio jasanezina delako.

Dena dela, nahi dutena egingo dute. Kasu honetan ez diote hiritar soilak dituen interesei erreparatzen. Hori oso argi daukagu batzuk!

Oso interesgarria webgune hau, interesgarria iruditzen zait

zainduko dut aurrerantzean ere.

Re: A-8 doan!

Mikel 2007/02/06 12:30
Debalde orain !!

Aspaldi ordaindua egon beharko luke. Arazoa ordea, honakoa izan daiteke: Europistas edo dena delakoa ederki aberastu dugula 30 urtez. Zer eman digu horren truke Europistasek? 30 urtetan ia berritu ez den errepide zaharkitua.

Eta nola ulertu daiteke Cantabriara doan errepidea hobea izatea, 3 karrilez denbora askoan eta debalde izatea? Hori ere guk ordaindu dugu zergekin.

Eta bidesaria mantentzearen aldekoek eman duten arrazoiari erantzunez, hots bestela zergak igoko direla, honakoa erantzungo nieke: begiratu azken erreforma fiskala nolakoa izan den. Nahikopa litzateke errenta altuei horrenbeste ez jaistea zergak askoz gehiago ingresatzeko. Progresibitate guztia kentzen ari zaizkie zerga sistemari hemengo neokontserbadoreak eta ia inor ohartu gabe. Hemen nahikoa litzateke sistemari progresibitate gehiago ematea gehiago ingresatzeko. Gehiengoari zergak jeistea oso erraza da, gutxiengo aberatsak ardura piskatekin dagokiona ordaintzen badu.

Baina zein erraza den demagogia egitea bidesaria kentzen bada zergak igoko diren mamua astinduaz...

Hala ere, agian ordainsari sinboliko bat jarri beharko litzateke kotxearen erabilera gutxitzeko, adib. 2 euro Bilbo-Donostia. Baina noski, zentzurik ez duena da garraiobide publikoak hain eskasak izatea. Gainera autobusa adib. oso garestia. Diru gutxiago Athletic, euskaltel-euskadi eta alferrikako proiektu ponposoentzat, politiko ohien soldata bitalizioentzat, eta aurrekontuak beste era batera bideratuz posible litzateke hau dena.

Kontua ez da zenbat ingresatzen den zergekin, baizik zein gaizki bideratzen diren.

Re: A-8 doan!

Ivan 2007/02/19 23:42
Gertatzen dena orain zera da:

Europak behartzen gaituela bidesariak ezartzea!!Eta horren aurrean ez daukagu zer egiterik!

Re: A-8 doan!

Jose Luis Bilbao 2007/02/27 13:47

Mikel agurgarria:


“AZPIEGITURAK ERABILTZEAGATIKO KANONA” definitzen duen kontzeptuzko eredua, txosten teknikoa (“Bizkaiko Akzesibilitate Plana 2003” Foru Araua izenekoa) eztabaidatu ondoren, Bizkaiko Batzar Nagusiek gehiengoz onartu zutenaren arabera, labur azaltzen ahaleginduko gara.


Herri Administrazioek akzesibilitate IRAUNKORRA bermatu behar dute, funtzionamenduan optimizatu egin behar diren garraiorako zerbitzu publikoak eskainiz.


Horrela, Galdakao eta Berriz arteko garraio-moduen eskaintza honakoa da:


1) A-8 autobidea, ibilbide luzeko eta ertaineko joan-etorriak bideratzeko, honako garraio-moduetan:


- Ibilgailu pribatua (bidaide bakarrarekin)


- Ibilgailu partekatua (bidaide asko)


- Autobus espresa (zuzena, Bilboraino)


Horretarako intermodoak ere jarriko dira ordainlekuetan.


2) N-634 errepidea, ibilbide laburreko joan-etorriak bideratzeko, honako garraio-moduetarako:


- Ibilgailu pribatua


- Herri arteko autobusa (herrigune guztietan geratzen dena)


3) Bilbo – Donostia trena, ibilbide labur eta ertainetarako, eskualdeak lotzeko.


4) Abiadura Handiko Trena, 200 eta 600 km arteko ibilbide luzeetarako.


Beraz, xahutzailea ez den garraio sistema orekatua lortzeko, baliabiderik urriena, hau da, lurraldea errespetatuko duena lortzeko gakoa azpiegitura berririk ez egitea da.


Dauden datuen arabera, A-8ak, noranzko bakoitzean 3 erreirekin, ibilbide luze eta ertaineko trafikoekin, 2030. urtera arte iraungo luke zerbitzu egokia ematen (trafiko pilaketarik gabeko kalitatea eta 100-120 km/o bataz besteko ibilbide-denbora), horretarako tokiko trafikoak (30.000 ibilgailu inguru eguneko) N-634 erabili beharko zutela kontuan hartuta, abiadura txikiagoekin (40-60 km/o) behar bezala beteko bailuke bere funtzioa.


Azpiegitura bakoitza bezero mota bakoitzerako “espezializatzeko” aukera bakarra KANON bat ezartzea da, N-634 errepidetik A-8ra pasatzen direnei aukera hori burutik kentzeko, autobidea kolapsatu egingo bailitzateke, eta, ondorioz,  autobide berria eraikitzea eskatuko litzatekeelako.


Hori da ALDERDI POLITIKOEK (Ganberan herriaren borondatearen ordezkariak), gehiengoz, N-634 eta A-8aren artean ibilgailu pribatuen MUGIKORTASUNaren eskaera behar bezala KUDEATZEKO aukera emango zuen KANON bat ezartzeko erabakia hartzeko izan zuten arrazoi nagusia.


Hau esanda, eta GARRAIO IRAUNKORRAREN aldeko LIBURU ZURIAN Europako Batasunak ezarritako printzipioetan oinarrituta, eredu hau bat zetorren ondoko printzipioekin:


- KUTSATZEN DUENAK ORDAINDU EGIN BEHAR DU


- BENETAN KONTSUMITUTAKOA ORDAINDU BEHAR DA


- ERABILTZAILEAK ORDAINTZEN DU ETA EZ ZERGADUNAK


Eta uste dut hau ez dela garrantzi gutxiko gai bat, pasoko lurralde bat baikara eta erabiltzaileen %40 baino gehiago EZ direlako ZERGADUN bizkaitarrak, aurrekontuko baliabide horiek gizarte gastuetarako erabili ahal direlarik.


Beste alde batetik, eredu hau bidezkoagoa da ere belaunaldi arteko ekitatearen ikuspuntutik, aurrekontuan egindako ahalegina inbertitzen duen belaunaldiaren kargura egiten den heinean eta, era honetan, finantza-ahalegina azpiegitura erabiliko duten belaunaldien kargura egiten da.


Bidesariaren kostuari dagokionez, kostuak berreskuratzeko printzipioa ezarri zen, Europako Batasuneko zuzentarauak ezarri bezala; alde batetik, inbertsioei dagozkien aurreikuspen guztiak egiten dira (proiektuak, obrak eta obraren zuzendaritza) -2003-2030 aldian 400 mila milioi euro baino gehiago inbertituko dira erreiak zabaltzeko, beste azpiegitura batzuekin lotzeko, dauden azpiegiturak berritzeko, etab.-; beste alde batetik, mantentze eta ustiapen kostuak zenbatuko dira, eta, azkenik, inbertsio-obrei aurretiaz ekiteko zorpetze-beharrizanak eragindako finantza-kostuak hartuko dira kontuan. Gastu hauen aurrean, bidesariaren sarrerak egon behar dira, denboran zehar, azkeneko emaitza zero izateko, Batzar Nagusietan ezarritako formula proiektu hau %100ean Bizkaiko Foru Aldudiarena den sozietate publiko –INTERBIAK- baten bidez burutuko zela izan baitzen.


Re: A-8 doan!

Izaro 2007/03/07 21:03
Inoxente galantak gauz eginak euskaldunok! Bai horixe!

A-8 zuzenean ordaindu ez arren, zeharka egin beharko dogu. Beraz, gaitzerdi!

Leloa betikoa da: EAJ-k abilidadea auzoan dauaka! (= asko esan eta bat ere ez egin)

Re: A-8 doan!

Xabier 2007/03/14 00:54
Euskaldunak ez gara asko baina, Jainkoari eskerrak, denak ez gara A-8ren inguruan bizi.

Batzuek, Altubetik hegoaldera, PPri ordaintzen diogu, beste batzuek Nafarroan zehar UPNi, eta ba omen dira beste batzuek, azento arraroa dutenak, Parisi ordaintzen diotenak.