Hemen zaude: Hasiera Foroak Azpiegiturak eta garraioak TRENA BAI, nolakoa ordea?

TRENA BAI, nolakoa ordea?

RSSaren irudia

TRENA BAI, nolakoa ordea?

Miren 2007/02/17 19:49
Trenaren aldekoa naiz. Orain arte ez da txakurtxikirik gastatu euskal trenbide sarean eta 3. mailako trenbidean ibili behar izan dugu.

Orain berriz, ikaragarrizko proiektua aurkezten digute, eztabaidatu gabe.
EAEn sekula gastatu gabeko dirutza gastatuko da, eta ez dago erreferendumik?
HERRI KONTSULTA ORAIN! HERRITARROK DEZIDIDU BEHAR DOGU EA AHT NAHI DOGUN EDO EZ? ZERREN BILDURRA DAGO KONTSULTA EZ EGITEKO???? EZ DUZUE NAHIKO HERRIAREN ADOSTASUNIK GABE EGON EZTA??? BA KONTSULTA DERREPENTE MESEDEZ

Re: TRENA BAI, nolakoa ordea?

Xabi 2007/02/19 11:40
Ez dut ulertzen zertarako egin behar den erreferendum bat oinarrizko azpiegitura bat eraiki behar den edo ez erabakitzeko.
Errepidean eraikitzeko ere erreferendumak egin behar al dira?

Re: TRENA BAI, nolakoa ordea?

Olazabal 2007/02/23 20:17
Ados nago Xabirekin. Ez dakit zenbateraino egitekoak diren gure artean eskatzen diren zenbait herri-galdeketa. AHTa, esate baterako. Non egin beharko litzakete erreferenduma, Europar Batasunaren 25 Estatuetan? Frantzian eta Espainian? Euskal Autonomian? Gipuzkoan? Goierrin? Eta denek baietz esango balute eta irundarrek handik ez pasatzea erabakiko balute?

Horrez gainera, zergatik trenaz galdetu eta ez beste hainbat gairi buruz? Zergatik ez Alkoholaren legeaz, Ingurumenaz edo Euskararen Erabilpena Normaltzeko planaz?

Eta honek ez du esan nahi ni erreferendumen kontra nagoenik. Baina zergatik gai batzuk bai eta beste batzuk ez? Ez dakit.

Re: TRENA BAI, nolakoa ordea?

lide 2007/02/26 15:00
Ba ez da galdera txarra!
Zergatik ez digute galdetzen herritarrok zer behar izan ditugun? Ez zaielako komeni! Euren diru iturriak itxiko liratekeelako! AHTri ezetza aterako balitz, euren akzioak dauden enpresa batzuk, edo euren lehengusu, koinatu, iloba, lagun etabarren enpresek ez lukete hainbeste diru irabaziko, eta diru hori gabe, nola egin txaletak? ai, ze dilema! Superportuekin kamioi gutxiago ibili ei dira. AHTarekin ere kamioi gutxiago ibiliko ei dira. Baina badaezpada 1N kobratuko digute kamioien aitzakiarekin. Orduan, kamioirik ez bada ibiliko zergatik kobratu? Edo 1-N kobratuta kamioi gutxiago pasako bada edo behintzat EHn utzi beharreko dirua (bidea bera konpontzeko?) uzten badute zergatik egin AHT?
Zergatik behar dute egintariek AHT? Nora heltzeko presa daukate?

Re: TRENA BAI, nolakoa ordea?

Olazabal 2007/02/26 17:43
Ez dakit nere galdera txarra edo ona den baina, beste hainbat erantzun ere izan lezake. Esate baterako.

Zuk presa aipatzen duzu. Presa? Nik nonbait irakurri izan dut proiektu hau orain dela 25 urtekoa dela, Garaikoetxea lehendakariaren lehen gobernuaren garaikoa¡ Beraz, presa... presa...

Bestetik, tren-sare hau ez da euskal gobernuarena, Ipar Europatik Sevillara eta Lisborara doan "transeuroparra" baizik. Baionaraino heltzen da iparraldetik eta Mirandaraino hegoaldetik. Zuk nondik pasatu beharko lukeela uste duzu?

Gainera, obraren arduraduna eta egile ofiziala Espainiako gobernua da. Euskal gobernua kudeatzailea baino ez da, azkarrago egiteko, Madrilen eskutan gehiegi atzeratu delako, Katalunia eta Andaluziako trenen mesedetan. Zuk pentsatzen duzun negozioa balitz, uste duzu Luesma gobernu-delegatuak utziko lukeela Lopez de Gereñu garraio sailburuaren eskutan?

Nere galdera kontzeptuala zen. Zuk badakizu zergatik nahi duzun AHTri buruzko herri-galdeketan parte hartzea eta Euskararen Erabilpena Normalizatzeko Legeari buruzkoan ez? Nik ez dakit.




Re: TRENA BAI, nolakoa ordea?

lide 2007/02/26 18:55
Presarean abidurari lotutako hitz joko bat besterik ez zen.

Eta Eusko Jaurlaritzaren proiektua ez izateak ez du esan nahi ezin denik kontsultatu.

Eta bai, uste dut utziko lukeela Lopez de Gereñuren eskuetan, horrela egin duelako eta ez dudalako uste honen onuradunak euskal politikoak direnik, beste guztiak ere bai noski! Ala alderantziz esan beharko nuke? Munduko, Europako, Espainiako politikari gehienen antzera Euskadikoak ez dira desberdinak (zoritxarrez). Denak eurentzat onura bila eta ez herriarentzat, batzuk politikan hasi orduko eta besteak boterera heldu orduko. Ala sinistu behar dut niretzat egingo dutela trn hori? Niretzat baino nire kontu eta euren boltsikoentzat da erantzuna

Bukatzeko, nork esan dizu nik Euskararen Erabilpena Normalizatzeko legearen erabakian parte hartu nahi ez dudanik?

Are gehiago kontuan izanda, nik bozkatutako hautagaiek (hau da erreferedumik egon ezean nire ienean bozkatzeko aukera eman diedanek), ez dutela berbarik.

Beraz, galdera kontzeptualari erantzun berdina eman beharko diot berriro: zergatik ez digute galdetzen benetan zein behar ditugun herritarrok? Galderan baino galdera horren erantzunean dago axola duen baina agertu nahi ez den kontzeptua.

Re: TRENA BAI, nolakoa ordea?

Olazabal 2007/02/26 23:51
Demagun AHTri buruzko herri-kontsulta egin behar dela. Nortzuen artean?

Euskara Erabilpena Normalizatzeko legea aipatu dut ez diodalako inori entzun interesatua dagoenik parte hartzeko. Eta erdaldunek ere zer esanik izango al lukete?

Re: TRENA BAI, nolakoa ordea?

Xabi 2007/02/27 11:22
Burdinbide sare berria EAErentzat zein Espainiarentzat oinarrizko azpiegitura da eta, hortaz, kontsultaren bat egin behar izan ezkero ikuspegi autonomiko edo nazionaletik egin beharko litzateke, eta ez ikuspegi lokaletik, ez baita egitasmo lokala (ez gabiltza kiroldegi edo azoka baten inguruan hizketan).

Argindar dorreak ipintzeko, autobideak eraikitzeko, edo hegazkin trafikoa baimentzeko erreferendumak egin behar al dira ere hauek zeharkatzen duten herrietan?

Re: TRENA BAI, nolakoa ordea?

Olazabal 2007/02/28 15:28
Norbaitek imajinatzen al du Ipar Europatik datorren trena Hendaian amaitzea, jendeak transbordo egin eta Mirandaraino beste nolabait joan beharra, Lisboarantza edo Sevillarantza jarraitzeko?

Euskadi is different¡