Hemen zaude: Hasiera Foroak Azpiegiturak eta garraioak Parke Naturalak

Parke Naturalak

RSSaren irudia

Parke Naturalak

Iñaki 2007/05/22 11:47
Hainbat urte ralentian egon eta gero, benetako bultzada eman behar zaio natura eta bioaniztasunaren kontserbazioari, batez ere babestutako naturguneetan:

- fauna, flora eta habitat naturalen inbentarioak (bioaniztasuna)
- erabilera publikoa (naturaren interpretazio-zentruak, bisita gidatuak, dibulgazioa, sensibilizazioa,...)
- habitat naturalen berreskurapena (baso naturalak, publikoak diren eremuetan egur-ustiapen exotikoen desagerpena,...)
- baliabide tekniko eta ekonomikoak handitu (natura eta bioaniztasunaren kontserbaziorako teknikoen kopurua handitu gobernuetan eta Foru-Aldundieta, urteroko aurrekontuak bidertu,...)

Euskal Herriak bioaniztasunaren kudeaketaren eskumena izan eta gero, oso gutxi aurreratu da materia honetan, Europa mailan atzerapen itzela eramaten dugularik. Natura 200 Sarearen kudeaketak horretarako aukera eman dezake.