ERRAUSTEGIA
ERRAUSTEGIA
2007/02/28 14:55Errausketa planta bat egiteak, zientifikoki frogatua dagoenez, kalte ugari ditu. dagoeneko 1000 aldiz ekologista talde ugarik azaldu dizkigute... azkok iseka egiten diete haien esanei
"alemanian, hiri erdian kokatzen omen dira" diote gure agintari batzuek lasaitasun osoz. ignorantzia osoz gaiaz jakitun ez den batek, pentsa lezake halako argudio bat nahikoa dela, tamaina onetako proiektu bat justifikatzeko.
gira eta bueltaka ibili gara. han, hemen,... azkenean zubietako lur eremuan omen doa errauste planta. 500 metrotara zubietako herria duelarik, usurbilgo institutoa, errealaren futbol instalazioak, ia 1.5 kmtara berriz usurbil aurkitzen dugu eta kilometro batera Lasarte. edo Urbil bezalako merkatal zentru erraldoiak...
tontoak bai, baina honesbeste ez
errausketa bada gipuzkoako zaborraren soluzioa, ongi dago. errausketa aurrera
baina erraustegi proiektuak aurrera eramateko gutxienezko baldintzak betehaz. europar osasun elkarteak, mundu mailako ikerlariek...zientifikoki frogatu digute honelako proiektu batek dakartzan ondorioak ingurugiroan eta inguruko biztaldeengan. emergentziazko eremu eta distantzi batzuk ezarri dituzte, gutxieneezko seguritate radioak ezarri... 2km, 5km, 10km... dena delakoak. ez naiz datuetan galtzen asiko (aski da horretarako interneten bilatzea)
nire galdera da. nola babestu dezake EAJak halako proiektu erraldoi bat, zubieta bezalako leku batean. Zer akordio mota egon da ODON ELORZA donostiako alkatea eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren artean kokapen hau adjudikatzeko.
ez da ingenieroa, zientifikoa, fisiko-kimikoa, abokatua izan behar... ikusteko errauste planta bat zubietan ezin dela inolaz kokatu.
ez zubietan eta ez kondiziorik betetzen ez duen beste edonon!!
ODON eta TXABARRI!! ERRAUSKETARIK EZ!!
EZ LANDARBASON, EZ URNIETAN, EZ ZUBIETAN, EZ INON!
eta oraindik erraustegia jartzeko gogoarekin bazaudete? jar ezazue ZARAUTZEKO GOLFEAN ala DONOSTIAKO SANTAKLARA UHARTEAN!
besterik ez
agur terdi

Re: ERRAUSTEGIA
2007/03/01 21:05Imanolek idatzitakoak irakurri ondoren, nik erantzunak baino gehiago, galderak dauzkat.
Ni oker ez baldin banago Gipuzkoan arazo larria daukagu zakarrekin eta hori norbaitek konpondu beharko du. Eta norbait hori Administrazioa baizik ezin da izan. Uste dudanez Gipuzkoako mankomunitateek erraustegiaren beharrari buruzko adostasuna azaldu dute. Itxura denez orain urte batzuk ahalegindu ziren zabortegi plana burutzen baina, nunbait, Gipuzkoa ez da toki aparta han-hemenka zabortegiak sakabanatzeko. Beraz, hobe erraustegi bat denontzat.
Erraustegi hori nun jarriko den? Ez dakit baina logikoena da zabor gehien produzitzen den tokian izatea. Donostia inguruan, beraz.
Nik ez dakit Alemanian nun jartzen dituzten erraustegiak baina Barzelonan Forum´04-ren instalazioetan dago --zabalkunde berri-berrian-- eta Hossegorren hogei urte badira zona erresidentzialaren ondoan dagoela. Jakin nahi nuke zenbat garen bertako hondartzetara maiz joan ohi garen gipuzkoarrak, hango giroa hemengoa baino "basatiagoa" delakoan.

2007/03/01 22:07niri bartzelonako foruma eta bertako erraustegia bost!
zergaitik ez dugu ondo dagoena adibidetzat hartzen?
europa mailan dagoeneko errausketa sistema baztertua dago...
oso ondo aipatu duzu, donostian sortzen bada zabor gehien... santaklara ala urgulen jarri genezake planta bat. zer iruditzen?

2007/03/02 01:13Garbi dago Imanolen ustez Bartzelona ez dagoela Europan. Esango diegu katalan atzeratuei Afrika Pirinioetan hasten dela.
Ez dut nik uste biztanle-dentsitate handiko Estatu europarretan (Suitzan edo Dinamarkan, esaterako) errausketa sistema baztertua dagoenik.
Eta, Santa Klaran edo Urgullen jartzeari buruz... Santa Klaran ez, itsasontzitan eraman beharra garestiegi izango litzakeelako. Baina, nere aldetik, Urgullen jartzen baldin bada erraustegia, seguru San Markoseko kiratsa baino garbiagoa izango dela.

2007/03/02 12:26Errausketak kalte ugari dakartzala diozu eta zuk bezala hori diote zenbait talde ekologistek. Dena dela, ez duzue errausketa modernoaren kalteen ebidentziarik azaltzen. Gaur egun, zaborren errausketa Europako herrialderik aurreratuenetan erabiltzen den praktika da. Errausketa Europar Legedian araututa dagoen zabor kudeaketa sistema bat da eta erraustegietako emisioen limiteak munduko zehatz eta murritzaileenak dira, beste edozein industriari exijitzen zaiona baino askoz ere murritzaileagoak; eta emisio limite hauek ez dira hain bajuak jarri errausgailuen emisioak beste antzeko edozein industriarenak baino okerragoak direlako (industri sidero-metalurjikoak eta abar), ekologisten eskaerei kasu egiteagatik baizik.
Bestalde, osasuna babesteko nazioarteko erakundeak (OMS) errausketari buruz egin duen txostenean aipatzen duenez, errausketan egun erabiltzen diren teknikekin eta egungo emisio limiteekin ez dio inolako kalterik eragiten gizakion osasunari. Txosten hori, www.gipuzkoaingurumena.net horrian irakur dezakezu.
Azkenik, Zubietan errausketa ezartzeko Donostiako Udalak hartu zuen erabakiari buruz, Zubietako kokapenak baldintza teknikoak betetzen dituen lekua da, Gipuzkoako beste zenbait bezala, hala nola, Txingudiko Mankomunitateko errausgailua egingo den Hondarribiko golfaren alboko Zaldunborda bezala.

2007/03/02 23:36eskerrik asko zuen argibideengatik
hala ere zuen hizkeran ignorantetzat hartzen nauzuela iruditu zait. Agian nire inpresio soilak! baina, biologian eta kimikan jakitun eta langile naiz. ziurraski gutxienez goiko biok bezain beste ezagutzen dut gaia, eta agian baita gehiago ere.
europako OMSen txostena 1000 bider irakurria daukat. eta ziurrenik nire eta zure irakurketa ez datoz bat laburpen edo tesi nagusi bat ateratzerakoan. OMS eta beste hainbat Europear Osasun eta Zintzia elkartek aterako beste 1000 txosten ere bai, ezagutzen ditut. azken hilabetean berritu berri dena ere bai. gomendagarria oso
bestalde, pikabeari. barkamena eskatu nahi diot. geografiaz apurtxo bat okerrago nabilelako. bartzelona europan dago bai. baina jakizu bartzelona ez dela europan punta puntako hiria zaborraren berritze, berrabiltze eta desegite alorrean.
soilik aipamen ori!
besarkada bat. bihotz bihotzez. Zubietaren eta Hondarribiko golfaren txosten teknikoak publikoak nahi nituzke...
Re: ERRAUSTEGIA
2007/03/05 14:05Aurrekoan Zarauzko golfa, oraingoan Hondarribikoa... Zein da arazoa? Golfetan eraikitako erraustegiak garbiagoak al dira?
Re: ERRAUSTEGIA
2007/03/05 17:04pikabea, eskertuko nuke gaia ez desbideratzeko
erantzun eske nago, datuak, ikerketen emaitzak...
golfaren asuntoarekin isekan eta jolasean jarraitu nahi baduzu ongi deritzot, niri bost.
otsailaren 12an europako parlamentuak, bere plenoan "DIRECTIVA DE RESIDUOS" delakoa aprobatu zuen.
2015erako ezingo da aurretratamendurik gabe inolako material organiko erraustu (5. artikulua)
2020rako edozein material erreziklagarri debekatua dago erraustea (5. artikulua)
gomendatuko nuke 3. eta artikulua irakurtzea (energiaren lorpenari buruzkoa, gipuzkoako foru aldundiaren tesiaren guztiz aurka)
eta aipatu, lerra larriz eta argiz behin eta berriz azaltzen den moduan ERRAUSTEGIAK, GEHIEN KONTAMINATZEN DUTEN INDUSTRIEN ARTEAN sailkatzen direla europar batasunean.
luze ta zabal jarri nezake, azalpen zientifikoak emanaz... baina askotan alferrikakoa da. bai pikabea, zugatik diot. "más vale parecer tonto y estar callado, k abrir la boca y disipar las dudas"
arazo larri baten aurrean gaude lagunok. europar parlamentua, zintifikoak, teknikariak eta legediaren aurka goaz zuzenki. Nahi duten moduan mozorrotu dezatela erraustegiaren arazoa. baina, egia ezkutatzea, niretzat gezurra esatearen modukoa da.

2007/03/05 18:32Ez naiz ni Zarauzko eta Hondarribiko golfak aipatzen lehendakizikoa, zu Imanol baizik. Beraz, inor baldin badabil gaia desbideratu nahian, ez neri ezer leporatu.
Ez dakit hain seguru bazaude, eta hainbeste arrazoi baduzu, zergatik hasi behar duzun ni tontotzat hartzen baina, ziurrenik, horren kulpa ere nerea izango da.
Dena dela otsailaren 12ko "directiva" hori aurkitzen ahaleginduko naiz eta dudarik baldin badaukat galdetuko dizut, ez baitut zu bezalako jakitunik beste inon arkituko.
Izan ongi.

2007/03/06 14:34Imanol adiskidea:
Eskuratu dut "Resolución legislativa del Parlamento Europe sobre la propuesta de Directiva del Parlamento Europeo y del Consejo sobre los residuos".
Ahalegindu naizen arren ez dut inon aurkitzen zuk segurtatzen dituzun hiru betekizun hauek:
a) 2015erako ezingo da aurretratamendurik gabe inolako material organiko erraustu (5. artikulua).
b) 2020rako edozein material erreziklagarri debekatua dago erraustea (5. artikulua).
c) Behin eta berriz, erraustegiak gehien kontaminatzen duten industrien artean sailkatzen dira.
Lehenengo bietan ez dut nik horrelakorik irakurtzen eta hirugarrena, ordea, zuk "behin eta berriz" esan arren, nik ez dut behin ere aurkitu.
Lagunduko didazu aurkitzen?

2007/03/06 18:28ez noa zurekin polemika inozoetan sartzera, pikabea
berriro gomendatzen dizut. irakur dezazun osorik eta lasaiago (bihotzekoa emango dizu...)
inporta zait nire eta nire ingurukoen bizimodua, eta bizi kalitatea, nire inguruan dudan natura, inguruari egin diezaiokegun kalte konponezina, nire herria... Ez nago inoren kontra (naiz eta pertsonalki, nire buruari dagokionez, agintari askok nire kredibilitate osoa galdu duten), solik Errausketa prozesua modu ez profesional eta ilun batean aurrera ematearen aurka nago. publikoki agerian dauden datuen berri ematen besterik ez naiz ari (zientifikoki eta teknikoki frogatutako txostenak eta Europar Batasunak onetsiak). komeni da datuak kontrastatzea. honekin amaitzen dut nire aportazioa foto honetan.
norbait gaiaren inguruan informatzea lortu badut, pozten naiz
besterik ez
Re: ERRAUSTEGIA
2007/03/06 20:31Bai, adiskide. Diozun bezala, lortu duzu norbait (ni neu bederen) gaiaren inguruan informatzea... baina, hain zuzen ere, ez zuk defenditzen duzun zentzuan, kontrakoan baino¡
Orain nere zalantza beste hau da: Benetan irakurri al duzu hain sutsu defenditzen zenuen "directiva" ala gezurretan ari zinen "a-ver-si-cuela"?

2007/03/07 14:28Guztiz sinesgaitza iruditzen zait Imanolen jarrera. Horrelako jokabideek berak defenditu nahi omen dituen posizioak ahuldu besterik ez dute egiten. Eta mesfidantza sortu.
Dena den, non lortu liteke Europako Batasunaren "directiva" hori?
Dena den, non lortu liteke Europako Batasunaren "directiva" hori?
Re: ERRAUSTEGIA
2007/03/07 17:19Nik hemen arkitu nuen:
http://www.europarl.europa.eu/sides/getDoc.do?Type=TA&Reference=P6-TA-2007-0029&language=ES
Beste era bat, lehenik hona joan:
http://www.europarl.europa.eu/activities/public.do?language=es
eta gero azken aurreko gaia (4) "Estrategia temática sobre el reciclado de residuos".

2007/03/07 20:10Beste aukera bat, Javier Ansorena-ren artikulua, aurreko igandean, DVn: "La incineración y la nueva directiva europea de residuos".
http://www.diariovasco.com/hemeroteca/2007-1/2007-3-4.opinion.html