Hemen zaude: Hasiera Foroak Azpiegiturak eta garraioak Bizkaibus

Bizkaibus

RSSaren irudia

Bizkaibus

Leire 2007/01/25 19:17

Bizkaibuseko autobusak barregurea ematen dute. Batzutan kriston beroa, besteetan euria barruraino... ni garraio publiko -zalea naiz baina... jo, horrela kotxea hartzeko gogoa baino ez zait sartzen!


Gustatzen zait Creditrans, primeran dago, baina 15 euroko txartela oso kaxkar dabil. Arazo nagusia autobusak dira. Gurpildun tramankulu horiek ez dira gure arokoak. Ez dut ulertzen nola litekeen hau, Irizar enpresa hain ona euskalduna izanik.

Re: Bizkaibus

Maialen 2007/01/28 18:18
Ba Gipuzkoan eskertuko genuke Bizkaibus antzeko bat, Creditrans sistemarekin (eta ez orain egin duten hori). Egia da autobusak batzuetan barrakak diruditela, baina Gipuzkoaren aurretik zoazte, autobusetan, metroan, tranbian... :(

Re: Bizkaibus

Biziz bizi 2007/01/29 21:33
Bai Creditrans eta bai Bizkaibus-en neurri bateko bateratzea (ordutegiak eta informazioa hobeto antolatuz) onura argiak izan dira.
Beste pausu asko errezakoa proposatzen dugu bizikleta garraio bezala erabiltzen dugunok:
Bizikleta autobusean zuzenean eraman ahal izatea. Funda beharra edo bestelako oztopak jarri ohi dizkigute (gainera araudia ere ez dago argi publikatua).
Aipatu duzu Irizar-i adibidez maletekin ez oztopatzeko lotura edota zikintzetik babezteko kortinadun autobusak enkargatu ahal dizkio Bizkaibus-ek.
Bizikleta+garraio kolektiboa konbinatzea Bizkaia eta inguruko toki guztietara joateko bide oso egokia da:
Hurbil badago - Bizikletaz
Urruti badago eta BizkaiBus-a heltzen bada - BizkaiBus-ez
Urruti badago eta BizkaiBus-a heltzen ez bada - Bizikleta BizkaiBus-ean sartu eta hurbilen dagoen geralekutik asken tartea txirringaz egin.
Baina asken aukera honetarako bizikleta desmontatu edota funda eraman eta bizikleta enpaketatzen ibili behar izateak asko oztopatzen du.

Re: Bizkaibus

Josu 2007/01/29 23:08

Bizikletak eramateko tramankulua Irlandan ikusi nuen aurrenekoz. Arrakasta handia zuen eta interesgarria izan daitekeela uste dut. Bizikleta eta garraio publikoaren arteko konbinaketa baino hoberik?


Re: Bizkaibus

joseba 2007/02/03 15:52
Bizkaibus hobetzeko nire proposamena bono ezberdinak ataratzea:
- Ikasleentzat
- Hilekoa
- Hiruilekoa
- Urtekoa

Re: Bizkaibus

Teresa 2007/02/23 19:38
Nik uste bono bateratua behar dugula, bono bakarra euskal garraio publiko , Creditrans bezalako txartel bidez. Bono anualak, hilabetekoak... bale, aparte. Baina txartel bateratua ezinbestekoa da.

Re: Bizkaibus

Izaro 2007/03/07 21:10
Josebagaz erabat ados!

Kreditans-a oso erabilgarria dala uste izan arren, 5, 10 eta 15eko txartelak oso eskasak direzela usteot. Egin beharko litzateke epe luzerako txartelak, hau da, Eusko Trenek eskaintzen dauan moduan: ida-buelta, 10 bidaietakoa, anuala...
Nik egunero juten naiz bizkaibusez EHU-ra eta 2 astero behin txartel barria erosteak ez dala oso erosoa aitortu behar dot.

Bestalde, Bizkaibusen funtzionamendua orokorrean polito ikusteot. Egongo dira salbuespen batzuk beti gertatuten dan moduan baina orokorrean garraio publiko honegaz pozik nago.

Re: Bizkaibus

Ikasle bat 2007/05/09 19:53
BEHARREZKOA da behintzat egunero-egunero EHUko Leioa-Erandioko kanpuserako bidea Bizkaibusean egin behar dugun ikasleontzat urteko bonoa ateratzea. Urtero bertan utzi behar dugun dirutza kontuan izanda eta gure ekonomia murritza (ikasleak gara) ikusita, ez dakit nola ez zaion inori horrelakorik okurritu. Mesedez, izan buru pixkat eta egungo azpiegiturak hobetu daitezen eskatzen dut, berriak egin baino lehen.

Eskerrik asko