Hemen zaude: Hasiera Foroak Azpiegiturak eta garraioak Aireportuak eta Donostia

Aireportuak eta Donostia

RSSaren irudia

Aireportuak eta Donostia

Mikel 2007/01/31 23:57
Ezeizabarrena jaunak bere iritzi artikuluan dioen bezala, ez dut ezagutzen Euskal Herrian bezala hain jende gutxirentzat hain leku txikian, guk beste aireportu duen lurralderik.

Ez dut ulertzen zergatik eta zertarako handitu behar diren Hondarribia edo Noaingo aireportuak. Donostiatik adibidez ez da asko gehiago kostatzen Hondarribiara beharrean Biarritzera edo Bilbora joatea. Gainera aireportu horietatik Hondarribiaitik bertatik baino hegaldi askoz gehiago eta merkeagoak baitaude.

Ez dut ulertzen zertatarko nahi den Hondarribian aireportua egitea, inguruan daudenei "konpetentzia" besterik egiten ez dietelako, eta gainera orain baino hegaldi handiago eta gehiago edukitzeko pista handitu behar bada herritar asko kaltetuko dituelako pistaren handitze horrek. Donostiarrei asko leporatzen diegun "inbidia" ikusten dut nik erabaki horietan, "Bilbon ere nazioarteko aireportu handia dute eta nik ere nahi dut".

Ez litzateke hobe nazioarteko aireportu dezente bat eduki, bertako hegaldiak hobetu eta bertara heltzeko garraio publikoa hobetzea? Euskotren aireportura, edo metroa edo zerbait.

Re: Aireportuak eta Donostia

Xabi 2007/02/01 11:31
Nere ustez Gipuzkoako aireportua Biarritzen kokatu beharko litzateke. Hura handitu edo bestela Biarritz eta Irun erdibidean, Lapurdin, aireportu berria egin.

Dirua alperrik xahutzea iruditzen zait Hondarribiko aireportuan inbertitzea, epe labur eta ertainera txiki izaten jarraituko baitu.

Re: Aireportuak eta Donostia

derzu 2007/02/02 12:18
Goiko iritziekin erabat ados, inbidiaren estereotipoa izan ezik. Alemaniako Aachen hiriko (500.000 biztanle) aireportua Holandan dago, Maastrichten (200.000 biztanle), aireportua Maastricht-Aachen izena du. Biarritzeko aireportua Biarritz-Donostia aireportua izan beharko litzateke, eta diua Hondarribiakoa potentziatzen xahutu ordez Donostialdea eta Biarritz komunikatzen gastatu beharko genuke: Topoa, autobus efizienteak... Biarritz ti-ta batean dago!

Re: Aireportuak eta Donostia

Saturnino 2007/02/02 21:12
Hori, hori dek eta...

Donostia gora, Donostia behera, aireportua handitu beharra dago, bai, noski.

Baina nork jasan beharko ditu zarata eta arriskuak? Nork?

Egin zazue aireportu ederra Kontxan edo Alderdi Ederren, nahi baduzue eta dena zuentzat (onurak eta txarrekoak ere bai). Txingudin aski nazkatuta gaude guzti honetaz.

Hemen ia 100.000 pertsona bizi gara, hiru hirien artean, eta aireportua erdi erdian daukagu. Egin beza bere bidea eta agortuta dagoenean, bila ezazue zuen Donostia kuttuneko lurretan aireportu berria egiteko lekua.

A ez, erraustegia bezala, beste nonbaitera emango duzue, zuen perlatxo polita garbi-garbi mantendu ahal izateko.

A zer aurpegia, Odon eta Donostiako Udaleko talde gehienena!

Re: Aireportuak eta Donostia

Julen 2007/02/03 14:32
Nere ustez Miarritzeko aireportua bihurtu behar litzateke Donostiarren ere aireportua, Xabik dioen bezala beti txiki geratuko baita. Miarritzekoa elkarrekin gestionatu, handitu han arazorik ez baitago ta egun hondarribiako aireportuan lanean ari diren langileak han kokatu behar lirateke. Ta topoa bertaraino luzatu behar litzateke. Denok irabaziko genukeela iruditzen zait.

(Ta erraustegiari buruz esandakoa, barkatu baina lekuz kanpo dagoela uste det, Donostiak dituen lur arazoekin bertan egitea inposatu baitzen, bai, inposatu. Zubietan egin ezean, nun egingo zenuke zuk ba? Zerbaitetaz kexatzean, alternatibak eman behar dira, edo ez zenuke jakingo zer esan? Beste gauza bat litzateke errausketaren aurka egotea, ta horren argudioak ematea, baina Gipuzkoan lur asko libre egonda, Donostiarrek ez, besteek erabaki zuten hemen jartzea. Beraz, besteengana joan zaitez kexatzera, donostiarroi ere ez baitigu graziarik egin, Zubietan babes ofizialeko milaka etxe eraikitzeko aukera kendu baitigu.)

Re: Aireportuak eta Donostia

denis 2007/02/06 23:56
Aizu, Julen, alternatibak egon badaude eta ez daukazu betiko Eskandinabiako estatu eredugarri-ia-perfektuetara joan beharrik; galdetu arabarrei, galdetu nafarrei...

Gainera, ez genuke erraustegiaz hitz egin beharko. Erraustegia eta bere zabortegiez hitz egin beharko genuke. Hau da, galdera ez da "zabortegia edo erraustegia", "zabortegia edo erraustegia+zabortegi toxikoak" baizik.

Eta zure alderdia hain sutsu defendatu beharrean, hobe zenuke zure eta zure ingurukoen osasuna zainduko bazenu. Frantziako Estatuko Osasun Zaintzako Institutu Nazionalaren (INVS) txosten ofizialaren arabera, erraustegien eragin esparruan (15 kilometroko erradioan) minbizi-tasa %10 handiagoa da esparru horretatik kanpoko eremuetan baino. Eta, donostiarra zarela dirudienez, jakin ezazu Zubietan erraustegia eraikitzen badute, Altzan edo Herreran edo Trintxerpen bizita ere, eragin-esparru horren barruan zaudela.

Zorionak! Zuk, nik eta nire 2 urteko semeak minbizia edukitzeko aukera handiagoak izango ditugu. Milesker, Odon. Milesker, PNV. Milesker, EA.

Azkeneko kontu bat, Julen: alternatibak ez genituzke herritarrok eman behar, politikariek baizik, horretarako ordaintzen diegu.

Baina, tira, oraingoan nik emango dizut alternatiba, hau da bidea: zaborren murrizketa, gaikako sailkapena, berrerabilpena, birziklajea eta konpostajea.

Re: Aireportuak eta Donostia

Xabier Ezeizabarrena, Donostiako alkatetzarako EAJren hautagaia 2007/02/08 11:30

Ez duzu, ez, arrazoi falta. Hala ere, planteatzen duzun horretan badago gako bat: nik dakidala behintzat ez da orain arte mugatu aireportu bakoitzaren esparrua; hau da, zein aireportu izango litzateke zuk diozun internazional hori? Zer aukera eskainiko dizkigu, esate baterako, Biarritzek hegaldi merkeei dagokienez? Eta hori zehazten ez den bitartean ezin dugu Hondarribiako aireportuaren etorkizuna hipotekatu eta ahaleginak egin behar ditugu  lehiakorra izan dadin


Re: Aireportuak eta Donostia

Mikel 2007/02/08 22:48
Eskerrik asko Ezeizabarrena jaunari bere erantzunagatik.

Hain zuzen ere gaur bertan eman dute ETBko albistegietan Biarrizko aireportutik Norvegia eta Danimarka aldera hegaldiak irekiko dutenaren berri. Badirudi gainera Brusela, Madril edo Europako beste hiribururen baterako hegaldi merkeak ere aurten bertan has daitezkeela.

Nire ustez, zalantza gabe, Bilboko aireportua izan behar da diodan internazional hori ez Hondarribikoaren etorkizuna hipotekatuz, hain zuzen ere Hondarribikoa handitzeak hipotekatuko duelako Hondarribia, Irun eta Hendaiako jendea, handitzeak herritarrei kalteak ekarriko baitizkie. Gainera badirudi Euskal erakundeak eta Frantziako agintariek joan zen astean izan zuten bileran Frantsesek ez zutela onartu Hondarribiako aireporturako zegoen plana.

Re: Aireportuak eta Donostia

Iñaki 2007/02/20 10:51
Esaten dezutenarekin ez nago batere ados, zergatik egin behar diogu uko gipuzkoarrok gure aireportuari. Iruditzen zait gipuzkoarrak oso errez ematen dugula amore gura gauzak galtzerakoan. Aireportua Gipuzkoan mantentzean oso garrantzitsua da guretzat, aireportuan 100 langile baino gehiago daude, eta aireportua isten ba da 100 famili lanik gabe geldituko lirateke.Aireportu batek lurralde batera aberastasun asko ekartzen dio.lotsagarria iruditzen zait XXI.mendean zalantzan jartzea aireportuaren beharra.nik ulertzen dut aireportu inguruan bizi den jendearentzat, ez dela batere atsegina, bainan zergatik ez diogu garrantzi berdina ematen aireportuari, errepidei edo ta abiadura handiko trenari. ni Hernanin bizi naiz, eta urte batzuk barru nire etxe aurretik abiadura Handiko trena eta Urumeako autobidea pasako dira, beraz kriston zarata eta kutsadura datorkigu.zergatik ez ditugu baita era azpiegitura hauek gelditzen? bestalde Biarritzeko aireportuari dagokionez, ni behintzat Iparraldeko agintarietaz ez naiz batere fido, beraiek beren interesak defendatzen dituzte bakarrik, eta beraien buruan elkarlana ez da sartzen. nahi duten gauza bakarra Hondarribiako aireportua istea da, beraiena handitzeko eta diru guztia beraiek eramateko. ez det ulertzen nola Ezeizabarrena gure Aireportuaren handikuntzeren kontra egon daitekeen.

Re: Aireportuak eta Donostia

Xabi 2007/02/27 11:38
Iñaki, Gipuzkoan aireportua nahi baldin baduzu hasi bilatzen orube handi bat aireportu berri bat egiteko.