Hemen zaude: Hasiera Foroak Azpiegiturak eta garraioak Lurraldebus

Lurraldebus

RSSaren irudia

Lurraldebus

Mikel 2007/02/01 00:02
Lau haizeetara zabaldu du Gipuzkoako Foru Aldundiak Lurraldebus zerbitzu berria eta baita txartel bakarraren istorioa ere. Istorioa diot Foru Aldundiak egin duena ez baitzait ongi iruditzen. Eta ez naiz Lurraldebus eta garraio eta tarifen koordinazioari buruz ari, txartel bakarrari buruz.

Zergatik asmatu behar dugu beste sistema bat txartel bakarrarentzat? Konturatu al dira gure agintariak txartel pertsonalizatuek kanpotik datorren jendearentzat ez dutela balio? Konturatu al dira garraioa gehien erabiltzen dutenei bakarrik aplikatzen dizkietela deskontuak A8an egiten duten bezala? Autobusekin ere A8an bezala "zig-zag"aren teknika aplikatu beharko da.

Bizkaian oso ongi funtzionatzen du Creditrans sistemak. 10, 15 edo 20 €ko txartela erosi eta bidaia bakoitzean bidaiaren prezioa kentzen zaizu. Eta kitto. Ez da inon izenik eman behar, Kutxara joan behar txartela kargatzera eta ezer. Gainera Creditrans bezalako sistema erabiltzeak Gipuzkoa eta Bizkaia arteko garraioan ere txartel hori aplikatzea erraztuko luke, lurraldearteko benetako intermodalitatea lortuz. Baina noski, nola jarriko dira ados bi Foru Aldundi, lurralde batean garraiolari, aldundi, udaletxe eta mankomunitateek urteak behar izan badituzte txartel bakarraren istoriarako.

Jende askok esan ohi du Gipuzkoan gauzak pentsatu eta eztabaidatzen diren artean, Bizkaian egin egiten dituztela, eta oraingoan ere honela izan dela uste dut.

Re: Lurraldebus

Xabi 2007/02/01 11:33
Gipuzkoako Foru Aldundia inkonpetenteez beteta dago arlo guztietan. Zer espero dezakezu? Bizkaiko Foru Aldundian fijatu daitezela garraioaren kudeaketan, turismoa erakartzeko orduan, komunikazio eta irudi kontutan, sustapen ekonomikoan, eta abar.

Re: Lurraldebus

Beñat 2007/02/21 19:07
Eta zergaitik ez Lurraldebus, Bizkaibus eta Vivesa edo horiek batu eta Euskobusa? Zergaitik ez Euskal Creditrans sistema bateratua? Noizko Euskadiko garraio publikorako bono bakarra?