Etxebizitza, hirigintza eta lurralde antolamendua
Etxebizitza, hirigintza eta lurralde antolamendua
2007/04/02 17:45Badut landa eremuan etxebizitzak ezartzeko dauden beharrezko zailtasunen berri, bai legedi aldetik etab. Hala ere, iruditzen zait jarduera ekonomikoetaz ari garenean (industria hain zuzen ere), ingurunearekiko babes-jarrera hori ez dela hain kontutan izaten balizko interes ekonomiko komun baten izenean, ikusi besterik ez dago azken urteetan, mendiei egin zaizkien horzkada ikaragarriak industria guneak ezartzeko. Ez al lirateke leku lauak, gaur egun dagoeneko kontaminaturik egon litezkeenak, inpakto gutxiago izan ditzaketenak erabili beharko kokapen horietarako? Hala herri bakoitzak bere industria gune propioa izatea behar beharrezkoa al da? Gaur egungo teknologiek (garabiek, igogailuek...) ez al dute posibilitatzen bi-hiru pisutako pabiloiak egitea? Ez al litzateke horrela lurzoru gutxiago erabiliko?
P.D. Eta hirigintzarekin jarraituz, ez al litzateke gaur egunera iritsi zaigun ondare-arkitektoniko-hiritarra gehiago babestu beharko gure herrietan? Agian ez dituzte eraikin hauetako askok 500 urte izango, baino lauzpabost etxe gehiago ateratzen zaizkigulako botatzen baditugu mende bat duten etxebizitzak, ez dira inoiz edade horretara iritsiko. Eta hauek behin bakarrik botatzen dira, gero akabo.
Aldez aurretik mila esker