Etxebizitza
Etxebizitza
2007/04/02 17:52Nik uste nahiko gai garrantzitsua dela, ez bakarrik gazte jendearentzat, baita heldu eta hirugarren adinakoentzat ere. Instituzioetatik Adin bakoitzari hobetoen egokitzen zaien etxebizitzen sustapenean lan egitea ezinbestekoa iruditzen zait. Etxebizitza horiek nolakoak izan behar diren ere, libreak, babes ofizialekoak, tasatuak, jabetzan, alokairuan, okupatuak (zergatik ez?)...
Honi dagokionean, eta gai konkretu bat plazaratzeko, etxebizitza tasatuei buruz nere eritzia emango dut. Badirudi EAJk oso gogor egiten duela etxebizitza hauen alde (Babes Ofizialekoen alde baino gehiago askotan -nere iritziz-). Ongi iruditzen zait Babes Ofizialeko etxebizitzatarako diru-sarrera maila gainditzen dutenek etxebizitza babestu bat (tasatua) izateko eskubidea izatea. Ez zaidana ongi iruditzen, hamar urte igaro ondoren, etxebizitza hori nahi duten prezioan eta nahi dutenari saltzeko aukera ematea da. Honek, eta nahiz eta azken aldian etxebizitzen prezioen gorakada moteltzen ari dela itxura eman, etxebizitza inbertsio bezala erabiltzeko posibilidade handiak ematen ditu. Horregatik, etxebizitza tasatuak Babes Ofizialekoak bezala, salduak izan behar badira, administrazioak erosi (Babes Ofizialekoak erosten dituen bezala) eta berriro ere zozketatu beharko lirateke. Babes Ofizialekoak baino handiagoak, material hobeagoak...etab. izan ditzateke, baino etxebizitzaren esleipen (diru-sarrera muga ezik) eta salmenta kondizioak berdinak izan beharko lirateke.