Hemen zaude: Hasiera Foroak Gizarte ekintza Etorkinak

Etorkinak

RSSaren irudia

Etorkinak

Josune Etxabe 2007/03/05 18:36
Nire ingurura begiratu eta bertakook nahi ez ditugun lan guztietan aurkitzen ditut etorkinak: etxegintzan, butano banaketan, adinekoen zainketan, arrantzan edo nekazaritza lur-zabaletan. Lau sosen truke egiten dituzte guk milaka eurogatik ere hartuko ez genituzkeen lanak, baina erne, behar-beharrezko ditugun lanak, eta gure gizarteari aberastasuna ematen diotenak. Etorkinak dira gure egungo gizartean lan-indar nagusia, eta haiek sortzen duten aberastasun horren zati bat beraiei dagokie, nola EZ!

Re: Etorkinak

karmele 2007/03/07 18:37
Gustiz ados esan dozunagaz Josune. Gaur egun inortxok gura ez dauzan lanak egiten dabez etorkinek eta guztiz beharrezkoak dira lan horreek. Ganera ageri-agerian dago hori. Nortzuek zaintzen dabez aitite amamak? Nortzuek garbitzen dabez etxeak? Kontua da gure ahalegina horreek gure gizartean integratzea izan behar dala, ez daitezan baztertuta egon. Bazterketak ez dakar gauza onik . Nire ustez, horreek dira euskaldun barriak eta benetakoak izan daitezan gure gizartean sartu behar doguz eta euskalduntzat hartu. Nire ustez, etorkizuneko erronka da gure nortasuna zaintzen eta zabaltzen dogun bitartean, kanpotik datozenek egiten dabezan ekarpenekaz aberastu.

Re: Etorkinak

Izaro 2007/03/07 20:51
Aho zabalik itzi nauzue neskatilek!
Batez ere Karmelek!

Karmele, zelan esan daikezu etorkinak euskaldun barriak direzela????
Lehenengo eta behin, ez dozu kontuan hartzean euskal identitatea. Zer da euskalduna izatea? ( euskera jakitea? eskupelotan olgetan jakitea? sudur handia eukitea?...)Etorkinei bost axola jake euskal identitatea: eurek bakarrik gura dabe dirue bizirauteko, besterik ez.
Bigarrenik, zera esaten dozu: "etorkizuneko erronka da gure nortasuna zaintzen eta zabaltzen dogun bitartean, kanpotik datozenek egiten dabezan ekarpenekaz aberastu". Multikulturalismoaren alde zauz, beraz. Honek ondorio garrantzitsuak ekarriko ebazan euskal gizartera: gure arraza, hizkuntza, identitatea, bizimodua...hauen danaren aldaketa bat suposatuko zauen. Zuk aditzera emoten dozun moduan, multikulturalismoa begi onez ikusten dozu, eta are gehiago, ez jatzun inportauko gure gizartean presente egotea.
Tamalgarria nire ustez!

Egia esan, etorkinen auzia oso konplexua da. Baina argi daukat etorkinen erregulazio bat egon behar dala. Ezin dogu onartu makina bat etorkin etortea eta apurka- apurka guk daukagun kultura aldatzea. Baina galdera gakoa: zelan etorkinak erregulatu?

Beharbada oso etnozentrista naz, bai. Berhabada ez, etnozentrista naz. jaja.

Re: Etorkinak

erra 2007/03/08 13:35
Egi handia da bai, geuk egin nahi ez ditugun lanak direla, kanpotik etorritako etorkinentzako. Ondo pentsatzen jarri azkero honek esan nahi du,. geu oso ondo bizi garela. Bizi maila oso goikoa daukagu, nahiz eta asko etasko jexatzen diren. Urtearen esieratik bukaerrara lanerako zenbat egun diran ez dugu zenbatuko, baina bai urtean zehar jai-zubiak, opor txikiak eta handiak.Garaian garaiko egokieran, jantzi eta trastez kargatu kotxea eta joango gera mendira edo itxasora. Neguan elurra bada baita ere. Ez gara jartzen ausnartzen une batean, guzti honek zer gastu suposatzen duen geure bizitzan. Bidaian trafiku istripuak..... Zenbat nahigabe.....Horregatik asko ibiltzen dira hilaren azkenera iritsi ezinik.

Re: Etorkinak

Malataz 2007/05/14 13:03
Eukal-Herriaren garbiketa etniko eta genozidioa.

1 - Badakigu zeuk, betiko jauntxoak, oso ondo bizi zaretela, baina guk, eukaldun arruntok,oso bizitza gogorra daukagu. Egunero lana, eguneroko nekea eta azkenian ia esku utzik egoteko, zuek gero eta aberatzagoak zareten bitartean.
2 - Arrotzak, dagoeneko ez dakigu zenbat diren (seguruan 200.000 baino gehiago), indarrez eta euskaldunen gogoz kontra sartu dira euskal-Herrian, beraz inbatsore baino ez dira.
3 - Euskaldunak (gure sorlekuan)pairatzen ari garen eraso arrazistak kontaezinak dira. Mehatxuak, irainak, jipoiak, labankadak,izua, babesik eza, hauxe da kaleko euskaldunok sufritzen dugun errealitatea.
4 - Arrotzen arrazismoa ez da euskaldunok pairatzen dugun bakarra. Instituzioek baztertzen gaituzte arlo guztietan, traizio basati bat burutuz.
5 - Genizidio nazi honen aurkako Euskaldunen matxinada laster helduko da, eta gure genozidioarekin abesrasten ari den Ultra derecha higuingarri hori Euskal-Herritik botako dugu.

Gora eta gora Euskal-herria, gora euskera eta euskaldunak. Gora Sabino Arana eta egiazko PNVa.


Re: Etorkinak

Xabi 2007/05/14 14:11
Inork nahi ez dituen lan horien lan-baldintzak eta soldatak duinak izango balira ziur aski bertako batek baina gehiagok egingo lituzke.