Foroetan erregistroa
Foroak erregistroetan
2007/06/01 14:11eginbehardugu.com deritzan eztabaidagune hau aurreko otsailean sortu zen, zure iritziak jaso eta zure ardurak azaldu ahal izateko. Laburbilduz, eztabaida eta kritikagintzarako plaza irekia. Geroztik, emaitzak ezin adierazgarriagoak izan dira. Guztira 67.232 bisita jaso dira, guztira 361.578 orrialde ikustatu dituztenak. Eztabaidaguneetan, berriz, 34.671 forozalek parte hartu dute zelan edo halan.
Hauteskunde aurreko lehen hilabeteetan erabateko esku hartze librea eragin eta sustatu da. Edonork parte hartu ahal izan du foro honetan ezelango mugarik gabe, edozein hiritarri eska dakiokeen jendaurreko erantzunkizuna edo izan ezik.
Aurrerantzean, berriz, kalitatea kantitatearen aurretik lehenetsi nahi genuke, baita foro-arduradunen eta forokideen arteko gutxieneko zubigintza segurtatu ere, inoiz argibide edo azalpenen bat beharrezko balitz bat-batean harremanetan jarri ezinik gerta ez dadin.
Beraz, eztabaidagunean parte hartzen jarraitu ahal izateko ez da derrigorrezko izango ezein nortasun agiririk, baina beharrezko izango da izengoiti edo nick-en bat aldez aurretik adieraztea, SMSz baliatzeko telefono-zenbakiaz gainera.