prekarietatea
prekarietatea
2007/02/05 19:52Lan seguru bat nahi dugu. Gazteak Euskal Herrian PNV-ren politika ekonomikoaren biktimak gara. Esaterako Etxebizitzarekin daramazuen politikak, edozein lan baldintza onartzera garamatza, etxebizitzaren eskuragarritasuna ez baitago batere merke eta horrek, diru premia horrek, edozein baldintza onartzera garamatza beraz hau da zuek jarri diguzuen kondena, lanean hil pisu bat ordaintzeko edo ta zorretan ito. Hobe zenukete AHT-an dirurik ez gastatu eta benetako arazoei eutsi, jakin badakigu eta, AHT-an diru gehiago xahutuko dela hurrengo 6 urteetan edo gehiagotan etxebizitza arazoa kopontzeko baino.(BOE eta horrelakoek badakizue ez dutela laguntzen, horien atzea AHT-an bezala, zuen inguruko enpresek dirua lortzeko bakarrik balio dute, eta ez bazenekiten, eskubideak ez dira zozketatzen!)
Esango duzue zer daukan ikusteko lan munduarekin idatzi dudanak, ba asko! Hasieran jarri dut ze lotura dagoen!Dena lotua dago!

Re: prekarietatea
2007/02/05 20:07Kaixo Ekaitz ni ez nago ados zurekin. nik uste det:
-Lotura dago AHT eta prekarietatearen artean: AHTk lan gehiago eta hobeagoa ekarriko digu.
-Lan hobea ekarriko digunez gutxiago kostako zaigu etxea ordaintzea.
-AHTan sartutako dirua inbertsioa da etorkizunerako onura ekarriko digulako.
-Hortaz AHT ez da dirua xahutzea, gure etorkizunean inbertitzea baino.
Re: prekarietatea
2007/02/05 22:18Dudarik ez AHT egiteko behar izango diren inbertsio guztiak lanpostuak gehituko dituztela, bai zuzenak (obraren eraikuntzan) eta baita zeharrekoak (inguruko enpresetan), baina etorkizunari begira AHTn inbertsiorik onena AHT bera da.
Ez dakit zenbateraino posible den Ekaitz Astizek egiten duen lotura, baina gauza batean ez du behinik behin arrazoirik: AHTrako dirua ez du Euskal Gobernuak jartzen, Españakoak ipintzen du. Diru hori AHT egiteko dator edo ez da inoiz etorriko.

2007/02/06 15:11Bai, Espainiak jartzen du dirua baina diru hori beste zerbaitetara bidera zitekeen, adibidez norentzat izango da AHT? Nik ez dut uste edozein herritarentzat denik, industria garapenerako ere ez da, ez du kargak garraiatzeko balio. Hobe litzateke EH-ko herriak hobe lotuko litukeen tren bat egitea, EH-ko jendeak lanera eta bestelakoetara erabiltzako. Hau da, adibidez badago beste sail batean ea metroa edo ferrokarrila edo ez dakit holako zerbait beharko litzateken galdetzen duena.e hori ere aztertu beharko litzateke, baina nire ustez hobea da ideia hori AHT baino.Edo diru guzti hori hezkuntzara edo garraio publikoa(autobusa) merkeagoa izan dadin laguntzeko izan behar luke.
Gainera ikuspegi ekologistatik nire ustez EH-k dagoeneko nahiko asfalto tunel eta suntsipen jasan ditu, ez dut esan nahi autobiak eta errepideak etabar gaizki daudenik baina bere neurrian.
Ez didazue etxebizitzaren inguruko hausnarketa horri erantzun. Hortik dator AHT -ren aipamena, hobe dela MADRIL-eko dirua,edo berdin zait nondik datorren dirua, etxebizitzakkontuetara bideratzea.
Eta galde diezaiotela herriari ea AHT nahi dugun ala ez, ze hori aldaketa handiak ekarriko dituen gauza bat da, bai ekologikoki, sozialki, ekonomikoki... Beraz PNV herriak hatatuta lehen indarra bada ere, horrelako erabaki baten aurrean nire ustez galdeketa batek ez du kalte egiten. Eta gauza bat, zergatik PNV-k ez du galdeeta egiten bera hautatua izan bazen eta hain ona bada AHT?hori hola bada, normalena litzateke herriak AHT-ri baiezkoa ematea orduan ez du bere proiektua zapuztuko denaren beldurrik izan behar. Baina, ez al da kuriosoa, norbaitek gauza bat oso ona dela uste badu,eta jende asko kontra badago ona denik ez duelako uste, ona dela konbentzitzeko saiakerarik ez egitea? Adibidez etxeetara orri informatiboren bat bidaltzea AHTren onurak zeintzuk diren azalduz, hitzaldiren bat eginez...Ze agian nik ona ez dela pentsatzea ez du ezan nahi ona ez denik, baizik eta agian ez nagoela ongi informatua, beraz eskertuko nuke PNV-k eta UPN-k informazioa bidaltzen, baina informazio detailatua.Ez jartzea, "AHT ona da Mdrilera joan gaitezkeelako", baizik eta ekonomikoki ze ekarriko duen, ekologikoki, zenbat kostatuko den AHT-n bidaiatzea gutxi gor behera.....

2007/02/06 15:42Foro-sail honen izenburua "prekarietatea" da, baina Ekaitz Astizek beste "prioritate" batzuk ditu.
AHTri buruz dio (serio ematen du), Espainiak AHTrako "diru hori beste zerbaitetara bidera zitekeela". Itxaro dezagun noiz "heltzen" den, ondoren eztabaidan jarraiki ahal izateko. Anartean, ez du merezi.
Galdetzen du zergatik ez den AHTn proiektua herri-galdeketan erabaki. Eta nork erabaki beharko luke? Beasaindarrek, goierritarrek, gipuzkoarrek, erkidegoko guztiek? Bera nafarroa omen da. Nafarrek izango al lukete aukerarik? Zergatik?

2007/02/06 21:11txaberri: Nik ez ditut beste prioritate batzuk, nik prekarietatea bukatzea nahi dut eta gobernuak dirua horretarako eta benetazko beste arazo batzuk konpontzeko erabil dezala nahi dut.
Re: prekarietatea
2007/02/06 21:19Pellori: Zure arazoa herriri beharrezko gauzak eman beharrean inbertisoa izango den gauzak egitea da. Zuk esandako ikusita, suposatzen dut etxebizitzaren egoerarekin ez zarela larritua egonen, azken finean inbertsioa da BATZUENTZAT!!!AHTakin berdin, AHT enpresentzat soilik da onuragarria.Jendeak zuk uste duzu AHT hartuko duela lanera joateko?edo klasera joateko?ez!ez baitu balio.
Beno ta ez nuen AHTren inguruan gehigo idatzi nahi baina Pellori erantzun eharra nion, hau izanen da azkena, azken finean hari galdu baitut edo baitugu dagoeneko

2007/02/07 12:09 AURRERAPENA hitz erakargarri bezain beldurgarria. Kontuz ibili behar dugu.
Hala ere, AHT, autopista, mendiko ekipamenduak (Lareoko bordak), urtegiak, teleferikoak... horien guztien aurka sistematikoki dagoen jendearen iritzia ez zait batere inporta, ze aurka DAUDELA bababababa esaten duten arren, Parisera joateko TGV hartzen dute, eta eskiatzera joaten dira berealdiko kotxe tzarretan eta gero teleferikoan igo, eta gero autopista hartu "OZONO GERUZA", gero Iratiko basoko bordetan lo egin eta abar eta abar.
"Esan eta izan" mingainez bakarrik egiten dugun bitartean...
AURRERAPENAri bai, baina geure ra egokituz. Gaur hainbat natur-kontrol ez da inoiz izan eta horixe agintari eta arduradunei eskatu behar zaiena: gauzak egin eta ondo egin, ez atzera gelditu eta aurka daudela esaten dutenek, esaten dutenetik izatera doan tartea lehenbailehen bete dezatela; alferrak ezin dio inoiz langileari zer eta nola egin behar duen esan; horixe behar genuke!

2007/02/09 19:34Uste det gaur egun gazteei gehien interesatzen zaigun gaiak
direla Etxebizitza eta lana. Lan prekaritatearen aurka zer egin behar
duzue?
Re: prekarietatea
2007/03/06 19:39Bai Xabier. Lana eta etxebizitza gaur egun dagozan 2 arazo ( edo fenomeno) sozial garrantzitsuenak dira. Dakigun lez, 2 fenomeno hauen aurrean ez da gauza askorik egiten. Hau dala eta, eta Ekaitzegaz bat eginez, prekarietatea nagusi da. Hala ere, honen arrazoi nagusia ez da lana ez dagoalako, baizik eta guztiok ikasi dogun horretan lan egin gura eta ezin dogulako da.
Gaur egun, prekarietatea kriston frustazioa da gazteontzako, izan ere, edozergaz konformatzen gara diru zipriztin bat ataratako. Honen aurrean zer egin? Auskalo!
Baina esaldi tipikoa eta entzuna izan arren, politikariek hainbat gauza esan bai eta beste hainbat bete ez.
Galdera hurrengoa izango litzateke: nork dau prekarietatearen erantzukizuna?