Besteren kontura
Besteren kontura
2007/02/12 18:06Egia da azken urteotan hainbat aldaketa gertatu direla lanaren
alorrean. Horien artean aipatzekoa da euskal langileok gero eta asmo
gutxiago dugula gure lanaren jabe izateko. Alegia, lanaren
prekarietatea gertatzen ari den bezala, egia da ere bai, langileek
nahiago dutela besteren kontura aritu, nork bere proiektuak martxan
jarri eta bere lanaren eta lan-baldintzen jabe izan baino. Ekimen
enpresarialak dituzten gazteak nekez aurkitzen dira. Gazteek inoiz
baino ikasketa eta prestakuntza hobeak dituzte, baina beraien dohain
horiek beste batzuen eskutan jarri nahi dituzte, egin beharreko lan
orduak bete eta bestelako burukomin gehiago gabe aisialdiaz gozatzeko.
Langileak prekario eta enpresario-gaiak urri...

Re: Besteren kontura
2007/02/21 19:04Arrazoi guztia. Gazteok lan ona nahi dugu. Ordutegi flexiblea, ordu gutxi, soldata handia... bainan nahi dugu lana besteek ematea guri. Gure gurasoak, lanik ez bazuten, bere enpresa sortzen ahalegintzen ziren. Gu, berriz, egoera berdinean, kexatu egiten gara.
Re: Besteren kontura
2007/02/28 19:09Enpresa bat sortzeko dirua behar da, edo laguntzak, eta dirurik ez dugun gazteok ez dugu horretarako aukerarik. Laguntzak ere ez dira batere onak. Nire lagun bat saiatu zen enpresa bat sortzen baina jaso zuen laguntzarekin ezin izan zuen ezer egin. Oso polita da esatea gazteek ez dutela beraien enpresa sortzen, baina ikusi behar da horretarako zein aukera dituzten.