Hemen zaude: Hasiera Foroak Orokorra Baserria

Baserria

RSSaren irudia

Baserria

Baserritarra 2007/05/16 19:18
Baserriak erabat zatituta daude Gipuzkoan.
Noizko konpondu arazoa? konzentrazio partzelarioa egin? Jabetza Erregistroa txukundu?
Nola defendatu nekazaritzako lurra? Zenbat nekazal lur galdu da betiko txaletak egin direlako?

Re: Baserria

Egia 2007/05/17 10:27
Iraultza hitza ez dago modan eta horregatik esango dut "innobazio" galanta litzatekeela nekazal eremuan, hasteko, konzentrazio partzelarioa egingo balitz. Eta hori Foru Aldundiak bultzatu behar du. Hortik aurrera bakarrik egin daiteke baserriak txukun ustiatzeko politika.

Re: Baserria

Labaka 2007/05/18 20:32
Nekazaritzatik bizimodua ateratzea oso zaila da, denok jakitun gara beste ogibide ugari askoz erakargarriagoak direla.

Laister honako panorama ikusi ahal izango dugu: sasiz josita bazter guztiak kostako turismo eremu gutxi batzuk salbu, eta uda partean lehorte bolada baten zehar, sute izugarriak, nahi gabe edo nahita eraginda.

Tamalgarria, ezta? Ba hori ez gertatzeko, neurriak hartu daitezke eta oraindik garaian gaudela uste dut. Gaur egun administrazioan erabiltzen ari den diru multzo horren zati txiki batekin konpondu daiteke.

Merezi du.

Re: Baserria

Proposamena 2007/05/25 17:38
Udalerri bakoitzean zergatik ez jarri nekazal arazoetaz arduratuko den zinegotzia eta nekazaritza defendatuko duena beste zinegotzi urbanistikoen aurrean.