Euskara eta alderdia
Euskara eta alderdia
2007/02/06 20:25Alderdikide
maiteok:
X. Euskitzek Berrian argitaratu berri duen gutunak lotsarazi nau.
Benetan lotsagarria aipatzen duen egoera: Sabin Etxera deitu eta
hirutan espainolez hutsean erantzutea. Nonbait, ez zegoen inork
euskaraz zekiena. Gure Alderdiak ez du horrelako itxurarik onartu
behar. Euskaldunak garela behin eta berriz aldarrikatu behar dugu.
Aldarrikapen horrek iraunkorra izan behar du, gure eguneroko bizitzan,
gure lantokian, gure harremanekin eta Alderdi barruan ere. Gu eredu
izan behar gara eta euskara etengabe erabili eta zabaldu.
Horrelako gertaerak berriro ez daitezen errepika, telefonoz arreta
emateko euskaldunak jarri behar dira. Eta ez dakienari aukera eman
euskara ikasteko.
Besterik gabe, agurtzen zaituztet

Re: Euskara eta alderdia
2007/02/06 21:59EAJk defenditzen duen hezkuntza politika ikusi eta gero zoritxarrez horrela jarraituko duela uste dut, datorren hilabetean aukera paragabea baitu haurrak, beraz, etorkizuneko helduak, erdalduntzen dituzten eraduaK deuseztatzeko. Nahikoa da ta.
Re: Euskara eta alderdia
2007/02/09 17:29Lagun onetsia:
Lehenik eta behin, eskertu egin nahi zaitut, erakutsi diguzun euskararenganako eta alderdiarenganako begiruneak horrenbeste merezi duelako. Guk geuk ere, lotsa sentitzen dugu gure Alderdia horrelako abagunean ikusten dugun bakoitzean: euskara gure ikurra izanik, oso leguz ikusten dugunean gugandik bere erabilera.
Egia esan behar badizut, harritu ere egin gintuen Euzkitzeren idazkiak, aspaldiko lau-sei urtetan bereziki saiatu garelako, gure politikagintza ez ezik, "aurpegia" ere euskalduntzen (Sabin Etxeko eta Lurraldeetan ditugun egoitzetako teknikariak, laguntzaileak, telefono deiak hartzen dituena, jantokiko zerbitzariak... ). Baita gure idazki, kartel, webgune, prentsaurre eta prentsa-ohar ere . Ez dut uste lotsagarri geratzeko modukoak direnik gaur egun.
Harro gaude, benetan, egindako esfortzuarekin eta lortu ditugun emaitzekin.
Baina ... arrazoi du Xabier Euzkitzek eta arrazoi zuk zeuk ere. Egindakoa ez da nahikoa, baditugu oraindik zulo beltz batzuk. Tarteko, Xabierrek berak harrapatutakoa, ia bakarra izan bada ere. Eta orain arteko ahalegina areagotu egin behar dugu.
Ez dizugu nahi izan erantzun Xabier Euzkitzerekin hitzegin arte. Azkenean berarekin harremanetan jarri eta eskerrak eman dizkiogu lehenik (jakin badakigulako bere kritikaren balioa, ardura ez denarenganako kritikarik ez dela egiten). Hutsa hor dago eta salatuta gainera, baina egia da kasualitate hutsez gertatu zitzaiola Xabierri berak kontatzen zuena: ia ezinezkoa baita hiru pertsona erdaldunez osatutako katea aurkitzea gure Sabin Etxean, orduz kanpo ez bada, non segurtasun enpresako kideak egoten diren etxezain.
Jarraituko diogu duela 6 urte hasitako bideari, jakinda, gainera, zu bezalako hainbat alderdikideren akuiluak hor ditugula, zelatan. Zilegitasun osoz.
Eskerrik asko
Josune Ariztondo
EBBren Idazkaria

2007/02/11 21:12Eskertzekoa da Josune Ariztondoren gutuna, ez baita batere ohikoa politikoengandik horrelako azalpenik jasotzea, are gutxiago errua aitortzea.
Halere kontu honetan badira egin beharreko beste bi azalpen. Lehendabizikoa, Xabier Euzkitzek ez zuela artikulu hori "Berria"n idatzi, "Noticias de Gipuzkoa"m baizik. Urtarrilaren 25ean hain zuzen ere:
http://www.noticiasdegipuzkoa.com/ediciones/2007/01/25/opinion/lacontra.php
Eta, bigarrena, Josune Ariztondok argitu duen salaketaz gainera, Euzkitzek berak, De Juana Chaos presoak euskararik ez dakiela eta, beste hau ere testu berean egin zuela:
"Deigarri da Euskal Herriaren askatasunaren izenean halako ekintzak egin dituenak 20 urteko kaltzelaldian euskaraz batere ikasteko betarik hartu ez izana".
Beraz, bakoitzari berea eta erantzuterik duenak erantzun dezala.

2007/03/07 01:35Benetan deigarria urte askotan euskal hiritar denok euskara jakiteko dugun eskubidea ez aldarrikatu izana. Zeozertarako eskubidea izateak gure nagiak kendu eta berak ematen digu aukeraz baliatzera bultzatzen gaitu arrunki baina euskararen kasuan ez dut horrelakorik ikusten. Gure alderdiko alkate gaiek ere, denek erakutzi dute zintzoak, buru argiak, ondasunez ondo hornituak, eta behar denerako nahiko asti dutenak direla: baina nola ez dute beren eskubide hau gauzatzeko kemenik erakusten.
Kontuan izan behar da, beren etxean badutela beren gogoko hiskuntzan hitzegiterik baina beren lanean denen ordezkari eta zerbitzari bihurtzen diren heinean ez dute beren barruko gogo eta grinarik erakutzi behar eta alde honetan denak berdin tratatuak izan behar ginateke.
Politika egiteko garaian, berriz, desberdintasun hauekin amaitzeko zergatik ez da gehiago egiten. Gizarte osoa helburu duten informazio eta kontzientziazio kanpainak eta behar diren errekurtsoak horretarako ipini.
Sabin Etxera deitu zuenak erderaz hitzegin nahi eta bere hizkuntzan ezin zitzaiola harretarik eman erantzun balitzaioke zein izango zen Alderdiaren erantzuna. Ez dut uste pareko erantzuna izango lukenik. Kastilanoen hizkuntz eskubidearen urraketa euskaldunena baino larriagoa ahal da? Zergatik? Zergatik euskaldunak gutxiago balio du?
Borondaterik eza nabarmen ikusten dut orokorrean eta agintarien aldetik tratu bereizketa hauen eta eskubide urraketa hauen aurrean konpontzeko gogorik ez.
Zergatik euskaldunak gure eskubideak aldarrikatuz eta haintzaz hartu ezaren tratua jaso dugula, behin eta berriz, gure alderdikoak diren Herri Agintariak erantzuten dute hemen beste hizkuntza bat ere badela.

2007/03/13 19:36Ados nago Patxik esaten duenarekin eta erabat zentzuzkoa da dioena "euskal" logika batetik ikusita, edo logika linguistiko batetik aztertuta. Bat nator ere berarekin, %90ean behintzat, euskararen defentsa egin beharra eta Herri Agintariei erantzukizun gehiago eskatu beharra aldarrikatzen duenean.
Halere, "kastilanoen hizkuntz eskubidearen urraketa euskaldunean baino larriago ahal da? Zergatik euskaldunak gutxiago balio du?" galdetzen duenean, nere dudak dauzkat. Arazoaren muina ez da, agian, euskaldunok gutxiago balio dugula, gutxiago garela baino. Eta hau, Bilbon esate baterako, errealitate objektiboa da, guk nahi ala ez.
Denok jakin behar dugu zer nahi dugun eta nora goazen, baina honek ezin du esan nahi Ezkerraldean eta Urolan planteamendu berdinak egin ahal direnik. Seguraski Ezkerraldeko eta Urolako hiritarrek eskubide berdinak dituzte, baina errealitate guztiz desberdinak.
Euskarak berak ere eskubide berdinak ditu hiru lurraldeetan (ez, ordea, Nafarroan edo Iparraldean), baina ez aldiz aukera berdinak. Azken finean, Sestaoko eta Azpeitiko udaltzainek marko linguistiko berdinpean bizi dira, baina bi errealitate diferentetan. Azpeitiko alkateari eskatu dezaiokegu udaltzain guztiak euskaldunak izatea (eta hala izango dira seguraski) baina Sestaokoari?
Sestaoko euskaldunaren arazoa zein da, azpeitiarrak baino gutxiago balio duela ala euskaraz norekin hitzegin ez duela?
Nere burutapenak besterik ez dira. Nik ere ez dut erantzun argirik.

2007/03/19 14:29Ane. Ez dakit Azpeitia kasualitatez aipatu duzun ala zerbait zenekielako, baina bete-betean asmatu duzu. EAAko Auzitegi Nagusiak Azpeitiko euskara normalitzatzeko ordenantza baliogabetu du. Ez dut uste Sestaoko udalaren "erdara normalizatzeko ordenantza" balioagabetzen ahalegindu denik.