Ibarretxeren kontsulta noiz?
Ibarretxeren kontsulta noiz?
2007/02/08 17:37Ibarretxek eta EAJ-k agindu zuten beraien programan kontsulta egingo ziotela euskal gizarteari bere geroari buruz. Jendeak nahi al du egitea? eta noiz eta nola egin liteke? noren artean? zer egin genezake euskal herritarrok lor dezagun kontsulta egitea?
Re: Ibarretxeren kontsulta noiz?
2007/02/13 12:07Bai, Ibarretxe lehendakariak agindu zuen bere programan herri-kontsulta egitea baina, erabat oker ez banaiz, zenbait baldintzatan:
- Indarkeriarik ez dela.
- Alderdien arteko akordio politikoa lortu ondoren
- Eta Eusko Legebiltzarraren baimenaz.
Nik sumatzen dut bigarren puntuan ari zirela alderdiak, aurreko abenduaren 30an ETAk Barajasko astakeria egin arte. Orain, berriro ere, lehen puntuan egon gaitezke.
- Indarkeriarik ez dela.
- Alderdien arteko akordio politikoa lortu ondoren
- Eta Eusko Legebiltzarraren baimenaz.
Nik sumatzen dut bigarren puntuan ari zirela alderdiak, aurreko abenduaren 30an ETAk Barajasko astakeria egin arte. Orain, berriro ere, lehen puntuan egon gaitezke.
Re: Ibarretxeren kontsulta noiz?
2007/02/15 19:04EAJ, EA eta EBren arteko koalizio-programak honelatsu dio hitzez hitz (saretik hartuta):
"Elkarrizketarako eta negoziaziorako legegintzaldia da honakoa. Akordiorako legegintzaldia. Eta erabakitzeko legegintzaldia ere bai.
Konpromiso hori aurrera eraman ahal izateko, Eusko Jaurlaritzak baimena eskatuko dio Eusko Legebiltzarrari, indarkeriarik gabeko jokaleku batean eta inor baztertu gabe, euskal gizarteari kontsulta egiteko erdietsitako Akordio Politikoa berretsi dezan.
Legebiltzarraren baimen horrek bildu beharko ditu, betiere hitzartu ondoren, kontsultarekin zerikusia duten alderdiak, adibidez, indarkeriarik ez dagoela eta bazterketarik ere izango ez delako berrespena, emaitzak onartzeko ezarritako printzipio demokratikoak, eta negoziatzeko eta antolamendu juridikoan sartzeko prozedura."

2007/02/17 13:37Nik argi daukat.
Lehenengo eta bat indarkeria desagertu behar du.
Bigarren, alderdi politiko guztiak baturik akordio bat lortzea.
Hirugarren, akordioa ondoren erreferenduna egitea.
Laugarren, erreferendunean irtetzen duena denak errespetatzea.
Lehenengo eta bat indarkeria desagertu behar du.
Bigarren, alderdi politiko guztiak baturik akordio bat lortzea.
Hirugarren, akordioa ondoren erreferenduna egitea.
Laugarren, erreferendunean irtetzen duena denak errespetatzea.
Re: Ibarretxeren kontsulta noiz?
2007/03/06 19:58jajaajaja Mikel. Zuk hori onartu zenduke ala? ia-ia, pausuz- pausu mutikote.
Lehendabizi, indarkeria desagertzea konforme. Baina ez eizu ahaztu orden sozial bat koakzio (edo mehatxua izan daiteke) barik ez dauela funtzionetan. Azken finean, orden soziala dago inposatzen jakula, bai inplizituko eta bai esplizituki.
Bigarrenik, alderdi guztien akordio bat egitea %100 utopikoa. Eta egin ahalko bazan dudan ipinteot akordio hori jendean aldetik legitimoa izatea. Legala izango litzateke, bai. Baina ez legitimoa jende askorentzat. Edo zuk onartu zeunke PPko proposamen batzuk edota PSE-Ekoak edo beste alderdi batekoak? Ze azken finean, akordio horretan alderdi guztiek zeozer aportatuko dabe.
Eta azkenik, erreferendunean urtetzen dana danok errespetatu daigun esaten dozu. Ja-ja-ja. Egie esan, eta errespetu handiz ari natxatzu, zure proposamenak ez dauka ez hankarik ez bururik.
Alderdi ezberdinak dagoz gizakiok ezberdin pentsatzen eta sentitzen dogulako. Ostantzean, orden soziala egongo zan eta beraz, indarkeriarik gabeko gizartea izango zan. Hobbes-en "naturazko gizartera" joan ahal nahi ala?

2007/03/08 13:19Ez dut ulertzen Izarok egiten duen legala eta legitimoaren arteko diferentzia.
Eta PPk, PSEk edo beste edozein alderdik egindako proposamenak onartuko ote ditugun? Noski. Edo PP eta PSEren boto-emaileek ez dute legitimidaderik?
Re: Ibarretxeren kontsulta noiz?
2007/03/08 15:07Iep Bingen!
Aber, gauza bat legala ala legitimoa izatearen artean alde nabarmena dago. Esate baterako, legala izan daiteke Euskal presoak hemetik urrun egotea; Estatuko araudiak permititzen badau legala izan beharko dau, ez dakit. Baina legitimoa ahal da?? Jende askorentzat ez eta beste batzuentzat, ordea, bai.
Beraz, legitimazioa legitimitate soziala da. Botere orok obedientzia lortzeko legitimazioa bat behar dau, hau da, justifikazio bat behar dau. Hau dala eta, legalitateak honen aurrean ez dauka zeresanik.
Eta zure galderari erantzunez, niretzako ezta PP-k ezta PSE-k ere ez dabe legitimitaterik nire partetik.

2007/03/08 17:47Ah Bingen. Ahaztu jate esatea:
Onartu= inposatu? Ahal daikegu onartu gure dogulako. Edo ahal daikegu onartu inposatzen jakuleko. Obedientzia ia beti inposatzearen emaitza da.
Onartu= inposatu? Ahal daikegu onartu gure dogulako. Edo ahal daikegu onartu inposatzen jakuleko. Obedientzia ia beti inposatzearen emaitza da.
Re: Ibarretxeren kontsulta noiz?
2007/03/12 19:50Izaro:
Bat nator zurekin esaten duzunean: "Legitimazioa legitimitate soziala da. Botere orok obedientzia lortzeko legitimazio bat behar dau, hau da, justifikazio bat behar dau".
Baina legitimitate soziala ez da "zurea" gizarte osoarena baino. Eta zuri gustatu ala ez, PPk eta PSEk euskal gizartearen legitimitatea dute. Zuk uste duzuna ez da kasu onetan garrantzitsua, are gutxiago erabakigarria, ez da-eta soziala".

2007/03/12 21:10Bingen:
Legimititatea pertsona bakoitzaren araberako da. Eta kontuan hartu eizu, botere batek danon legitimitatea izango baleu ez zala existituko biolentziarik edo boterearen kontra doazen talderik/kolektiborik. Eta edonora begituz gero, leku guztietan zeozer badauela konturatu zaitekez.
Beraz, zalantzatan jartzeot PSE-k edo PP-k (edo beste alderdiek) euskal gizartearen legitimizazioa izatea. BETI egongo da "kontra-botere" bat.

2007/03/13 16:45Izaro:
Zuk esandakoa da, hilaren 8an: "Legitimazioa legitimitate soziala da".
Eta zuk, berriz, hilaren 12: "Legitimitatea pertsona bakoitzaren araberako da".
Beraz, ez daukazu nerekin eztabaidatu beharrik. Nahikoa duzu zure buruarekin.

2007/03/13 18:14Izaro:
Onartu egizu behingoz ez duzula arrazoirik. Ez da-eta ezer pasatzen.
Egia da gizakiok sozialak garena, eta indibidualak, eta baketsuak eta gerrazaleak, maitakorrak eta gorrotagarriak, eta edozenbat gauza kontrajarri gehiago.
Baina zuk, arrazoi handiz, "legitimazioa legitimitate soziala dela" esan duzuean, esan nahi zenuen (uste dut), gehiengo sozial baten onespena duen pertsonak, taldeak edo ekintzak gizartearen legitimazioa duela, nahiz eta behar bada legeak horrelakorik esan ez.
Beste modu batez esanda, PPk eta PSEk legitimitate soziala dute, zuri gustatu ez arren. Eta Batasunak legitimitate soziala du, nahiz eta PPri gustatu ez eta legeak kontrakoa esan.
Baina, aizu, nik ez dut filosofatu nahi¡

2007/03/14 18:51Bingen ( azkeneko aldiz zuzenduko naz zurengana) :
Azken finean, eta filosofia alde batera itzite (zuk esaten dozun moduen.. baina jakin daizun hori ez dala filosofatzea, errealitateari buruzko azterketa soziologiko bat egitea baizik)eta arestian Mikelek planteatzen dauan proposamenari helduz, ideia bera daukagu muinean: alderdi politikoen akordioa ezinezkoa edo oso oso zaila da aurreko mezuetan adierazi doguzan ideiak dala eta.