Pentsamoldea aldatu
Pentsamoldea aldatu
2007/01/30 17:51Forondako aireportutik Dublinera joateko linea berri bat inauguratu berri du Ryanair konpainiak. Horrekin, dagoeneko prezio merkeekin aritzen den konpainiak bi linea ditu indarrean eta, oro har gutxi aprobetxatuta dagoen Arabako aireportuari bultzada ematen dio.
Azken urteotan, Gasteiz eta bere probintziak bisitari kopuruan gorakada polita bizi dute. Kalitateko turismoak erakarrita datoz bisitariak, besteak beste sukaldaritza, jaiak eta arabar Errioxak erakarrita.
Baina Gasteiz Europako hiriburu garrantzitsuekin lotzen duten airezko loturak eta egiten diren zenbait eskaintza erakargarri ez dira nahikoa turistek gau gehiago egin ditzaten inguru hauetan. Horretarako guztion artean plan bat landu beharko dugu, bisitariak egun gehiagotan geratzera bultzatzeko. Eskaintza kultural osatuagoa izan beharko genuke, hau askotan uda garaira eta ostegunetik igandera mugatzen baita, gainontzeko egunak hutsik utziz. Badugu garaia pentsamoldea aldatzeko eta hotza dela eta ezin dela ezer egin pentsatzeari uzteko. Ez al da ba jendea futbola ikustera joaten, maiz ikuskizun aspergarri samarra gertatu arren, eta euria edo eguraldi kaskarra izanda ere? Hilean behin ekitaldi errejional bat jartzea ez da nahikoa. Ikuskizun garrantzitsu gehiago antolatu behar dira, probintziakoez gain, urrutiagoko lagunak erakarriko dituztenak.
Re: Pentsamoldea aldatu
2007/02/28 19:02Ba, foro honetako beste nonbait esan dudan moduan, horrelakoak egin behar dizkiagu, baina ez turistei begira bakarrik, gure buruari begira baizik. Ez al diagu guk ere merezi gizarte dinamikoago bat eta kultura eskaintza zabalago bat? Kulturan inbertitu behar duk, horren onurak alor guztietan etorriko dituk eta, lehenengo eta behin, gure gizartearen heldutasunean.