Hemen zaude: Hasiera Foroak Turismoa Turistei atea ireki eta etxekoei itxi...

Turistei atea ireki eta etxekoei itxi...

RSSaren irudia

Turistei atea ireki eta etxekoi itxi...

Julen 2007/01/30 19:32
Gure nortasuna galtzen utziko duzue turismoak dakarren diru zorro haundi batengatik?
Berriz ere folklorera mugatuko zarete?
Golfa izango ote da gure kirol nagusia?
Elitismora eraman nahi al duzue gure herria?
...
Hauteskundeak al dira zuen helburua?
Ez al du euskal jendarteak erabakitzeko ahalmenik?

Re: TURISTEI ATEA IREKI ETA ETXEKOEI ITXI...

Poto 2007/01/31 00:18
Bertsotan turismoa gaitzat jarri eta ea nork hitz gutxiagotan topiko gehiago esan lehiaketa egingo balitz, Julenek ez luke bederen puntuaziorik txarrena lortuko.

Turismoa kontuan hartzekoa da baina bururik galdu gabe. Euskal Autonomia Erkidegora datorren turismoaren bi heren baino gehiago industriak erakarritakoa da. "Biajanteak", komertzialak eta abar dira gure bisitaririk gehienak. Astelehenetik ostiralera lanean ari direnak dira. Dendarik denda eta enpresarik enpresa saltzen edo erosten ari direnak.

Folklorea? Ze folklore? Zer esan nahi du "zarete" horrek?

Golfa? Hemengo golfik gehienak pribatuak dira. Kanpotarrak ez datoz Euskal Erkidegora golfean egitera, ez baitute non egin. Klub pribatuak dira eta ez dute ez gogorik eta ez interesik (ez beharrik) kanpotarrei sartzen uzteko.

Elitismoa? Ze elitismo? Euskadira datorren turismoa negoziokoa da gehienbat eta kulturala (Guggenheim, zinemaldia, gastronomia...) gainontzekoa. Beste kontu bat da hona etortzeko diru asko behar ote den. Baina hori, onerako edo txarrerako, gure bizimodua da.

Ez al du jendarteak erabakitzeko ahalmenik? galdetzen du Julenek. Bai, bere lantegiko produktuak saldu nahi dituen enpresariak, ostatua jarri nahi duenak, baserria egokitu nahi duenak edo hondartzan txiringitoa jartzen duenak horixe egiten du: ERABAKI.

Re: Turistei atea ireki eta etxekoei itxi...

Argiñano 2007/02/02 18:30


Bai motel! Eta nekazaritzatik industriara pasa ginenean gure nortasuna galdu al genuen? Egungo gizarteak eskatzen du alor anitzetan aritzea ekonomikoki gure buruaren jabe izateko, eta dauden aukeren artean Turismoa ez zait iruditzen txarrena. Noski, kontua ez da gure burua goitik behera aldatzea turismoa erakartzeko, baina apaindu eta dauzkagun balioei distira ematea balizko bisitariak erakartzeaz gain, gure buruarentzat ere gauza ona da. Benga Julen, aldatu rolloa, horrekin ez duzu inor konbentzitzen eta...

Re: Turistei atea ireki eta etxekoei itxi...

Koldo 2007/02/03 23:14

Oso ideia ona deritzot honelako esparru bat egotea euskaldunok gure iritziak plazaratu ahal izateko! Honelako web gehiago behar ditugu! Animo!
Errespetu osoz gure politikariek egiten ez dutena ia hemendik egitea lortzen dugun...


Inork ez al dio Juleni hauteskundeei buruz eginiko galdera erantzungo?

Re: Turistei atea ireki eta etxekoei itxi...

Miren 2007/02/17 19:44
Bakion gertatzen eri dena al da turismorako adibidea? Golf zelaiak, eraikuntza masiboak kostaldeko herrietan!!! Gero eta aldenduago nago PNVtik.

Ez dut nahi DIRUA hona etortzea, horrek nire herria itxiraldatu eta nortasuna galaraziko badio. Nahiago dut daukadanagaitik borrokatu eta defenditu.

Re: Turistei atea ireki eta etxekoei itxi...

Felix M. 2007/02/28 18:59

Miren, gure herriak modu batera edo bestera eraldatzen joaten ditun. Hala Ibaizabalen ezkerraldean, Portugalete, Barakaldo eta inguru horiek orain 300 urte itxura hori zutela uste al dun? Industrializazioak ikaragarrizko aldaketak ekarri zituan eta orain desarrollismoa ari dun gure herriak aldatzen. Eta aldaketa mota guzti horien artean nik behintzat nahiago dizkinat golf zelaiak fabrika zatarrak baino. Industria gaizki zegon, itsasoa agortuta... zerbait egin beharko dinagu, eta haizan, turismoa ez dun guztietan okerrena.

Re: Turistei atea ireki eta etxekoei itxi...

Izaro 2007/03/08 17:22
Mirenek arrazoi guztia dau Bakio herriari dagokionez.
Felix, zuk be arrazoi parte bat badekozu. Gizarteak aldatzen joan dira, baina honek ez dau esan nahi aldaketa eboluzionismoa danik.

Hala ere, Bakion gertatuten ari dana ez da aldaketa kontua, baizik eta aldaketa hori bideratzeko dauzan bitartekoak eta moduak. Golf zelai bat eraiki nahi dala? konforme, eraiki, aurrera. Baina hainbat faktore ere kontuan hartu behar dira: faktore ekogikoa ( inpakto mediambiental dalakoa), faktore politikoa ( interesak...), faktore kulturalak ( non dago Bakioren identitatea?), etabar.

Hau dala eta, turistei ateak zabaldu bai baina daukagunarekin. Edo akaso ez daukagu paraje politik? ( Anboto mendia, San Juan de Gaztelugatxe, La Concha hondartza...)
Edo kultura enbidiagarririk? ( eskupelota, bertsoak, hamaiketakoa...)

(...)

Gu Euskal Herriaz arro ez bagauz, nor egongo da?

Re: Turistei atea ireki eta etxekoei itxi...

gotzon 2007/05/05 13:22
Turismoataz berbetan danean kontutan hartu dana ez dala turismo bera. Hau da ingalaterratik datorren turistak ez dau zerikusirik Madrildik datorrenakin eta hoiek era berean bisitan datorzkigun enpresa gizonekin, edo ta 2. etxebizitza daukien familiekin eta azkenik domeka eta jaiegunetan gure herrietara bisita egiten dabenekin. Guztiak dira diru asko edo gitxi dakarrenak baina danak desberdinak.
Gure herriek desberdintasun horri erantzuna emon behar deutsie eta Golf zelaiak edo bigarren etxebizitzak edo hotelak euki egin behar dira, ez kanpotik datozenentzat Julen edo Izaro, baizik eta barruko turismo edo bizitzarientzat ere.
Hau guztia herria egitea da ere.