Bisita gidatuak
Bisita gidatuak
2007/02/02 19:05Atzerrian izan naizenean oso ohiko da hiriburuetako hoteletan inguruko herriak ezagutzera joateko bisita gidatuetarako eskaintzak izatea. Egun erdiko zein egun beteko bisitak izaten dira, hotelan jasotzen zaituzte goizean, autobusean sartu eta gida batekin ezagutzen dituzu hango eta hemengo bazterrak. Gehietan bazkaria ere barne. Uste dut hemen ere badugula horrelakoak sustatzeko beharra. Bilboko edo Donostiako hoteletatik jendeak izan ditzala horrelako aukera batzuk. Horrek Turismoaren eragina hiriburuetatik herrietara zabaltzen lagunduko luke, eta bisitariei gure herria hobeto ezagutzeko aukera eta egun gehiago bertan geratzeko gantxoa eskainiko lieke.
Re: Bisita gidatuak
2007/02/23 19:35Aupa nire herrian museo bat ireki dute oso barregarria. Herriko armak erakusten dituzte (eskatu dute Bakearen aldeko atal bat baina momentuz ez dago) eta barregarria da zeren eta egiten dute propaganda herriko jendearentzat baiña kanpora ez. Bebai egin zituzten bisita gidatu batzuk urte batzuk lehenago baña orain ez dakigu ezer eta kanpotik datorrena ez daki nora juan bear dan galdetzeko. Eibar bakarrik da konprak egiteko ala?
Re: Bisita gidatuak
2007/02/28 18:53Arrazoi osoa daukak Felix! Aurten gabonetan Italian aldean izan gaituk, eta bai Florentzian eta bai Erroman ere, aukera pila zeudek bisita gidatuak egiteko. Ondo ordaindutakoak maiz. Baina hori duk modua turistak hara eta hona ibili, herria ezagutu eta dirua gastatzera bultzatzeko. Norbaitek kontu hartu beharko likek eta horrelako ideiak bultzatu.