hiriaren lotsariak
hiriaren lotsariak
2007/02/16 18:04Bilbo turismoari zabaltzea oso ondo dago, baina bisitatzen gaituztenek Bilboren eta Euskal Herriaren irudi ona emango badute beharrezkoa da hiria zaindu eta mimatzea. Ni bidaizalea naiz eta Europan ez dut inon Bilbon beste zikinkeriarik kaleetan, Europako toki gehienetan pentsaezina da edozein bazterretan txiza egitea...
Gure toki enblematikoa bat, Plaza Barria, duela gutxi arte "botellon" egiteko bilgunea zen eta, hori desagertu den arren, oso zikin daude sarrerak, igandeetan egiten den azokatxoa rastro kontrolgabea da...
Iparraldean bertan, Parisen, Colonian, Londresen ere merkatuak antolatzen dituzte eta oso politak dira, txukunak, zainduak...
Bilbo askoz gehiago zaindu behar da!

Re: hiriaren lotsariak
2007/02/17 17:10Baina hori kulturala da eta urte asko behar da bideratzeko.
Nere ustez oso "españolak" gara gure hainbat ohitura eta jokamoldetan. Iparraldera joan besterik ez dago beste zerbait sumatzeko. Iparraldea ez da Hegoaldea baino aberatsagoa, eta nekez uste dezakegu Parisek hobeto zaintzen duenik Iparraldea, Gasteizek Euskal Erkidegoa eta Iruñeak Nafarroa baino. Baina, hala ere, Iparraldea nabarmen garbiagoa eta zainduagoa da.
Ez da Administrazio Publikoaren ardura bakarrik, baita hiritar guztiena ere.
Gu ez gara geure ingurua zaintzearen zale eta gure jai-giroak, praktikan, zikintzaile hutsak dira.
Adibidez, nik ez dut inor ezagutzen bere etxeko pasilloan eseri eta "pipak" jateari ekiten dionik. Baina edozein kale-bazterretan edonor jartzen da pipa-jaten eta ingurua hondakinez zikintzen. Ondorioa: Pasilloa gurea da, kalea ez.

2007/02/20 07:26Ni neu atzerrian bizi naiz, baina ados nago hemen esandakoarekin. Nerekin euskalerrira ekarri ditudan bixitatzaileak, beti esan didate zer ingurune eder eta bizimodu soziala daukagun. Baina neri egia esan lotsa ematen dit batizbat euskalerriko tabernetan dagoen zinkinkeria lurrean. Goizetan eskoba pasatzen dute eta hortik aurrera, lurrera botatzen den dana hor geratzen da. Hortan ez daukagu espaniarengan diferentzi askorik.
Bere moduan, herritarrok gero eta zerbitsu publiko gehiago lotsa gabe eskatzen ditugu; komun publiko gehiago eta abar. Baina txukun mantentzeko edukazio zibiko minimo bat ba al dago? Zenbait eta zenbait herri-jaietakoa ikusita, ez det uste.
Disziplina zibikoa eta garbitasunaren kultura pixkanaka geure artean sartzen ez degun bitartean, horrela jarraituko duela uste det. Horretarako, herritarren konzientziazioa beharrezkoa dan bezelaxe, hau lortzeko instituzioak ere kanpaina batzuek inpultsatu behar lituzkete.

2007/02/20 12:35Txiste bat.
Ba omen zen turista bat ganbak jaten Donostiako alderdi zaharreko taberna batean. Buruak eta oskolak lurrera bota eta mamia jo-ta-ke jan eta jan.
Euskaldun bat hurbildu omen zitzaion eta harro esan: "Bistan da gustora ari zarela, honelako ganbarik ez dago zure Herrian, ezta?"
Eta turistak: "Ganbak... onak? Maiz jaten ditut nik hobeak Euskal Herri etorri beharrik gabe ere. Baina neri gehien gustatzen zaidana ez da ganbak jatea, buruak eta oskolak lurrera botatzea baizik. Sekulako gozada. Hau, hemen bakarrik egin daiteke¡"

2007/02/28 18:55Baina ez turistentzat bakarrik. Geure buruarentzat ere txukunagoak izan beharko genike. Lotsagarria duk zein zikinak gaituken ikustea. Edozein karameleriaren aurrealdea ikustea nahiko duk, lur guztia txiklez beteta, poltsak han eta hemen botata, pipa oskolak bazter guztietan... Lehenengo eta behin zakarrontzi sare on bat jarri beharko litzateke bazter guztietan, eta gero gogor eraso ohitura zikinei.
Re: hiriaren lotsariak
2007/03/08 16:55Konforme dinozuen danagaz. Honen konponbidea trafikoan egin dan moduko lege bat izingo bazan?
Adibidez, ekintza txar bakoitzari dagozkion puntuek jarri eta puntu guztiek galtzen dauzan bakoitzari etxebizitza kendu. Holan kalean biziko dan heinean garbiau jokatu luke.
------ Eta etxebizitza ez dauakanak?
Edota tabakoaren legearen antzeko zeozer egitea. Zikin jokatuten dauenari multa bat jarri.
----Beti dirua tartean
Argi eta garbi dago ez legerik, ezta plangintzarik ere ez dauela funtzionetan jendea konforme eta pozik bizi ez dan bitartean.
Beraz, Bilbo zikin edo egotea Administrazio publikoen erantzukizuna izan ez ezik, herriaren erantzukizuna ere bada.
Eta aipamen bat, zergaitik beti hartzen da Bilbo Euskal Herriaren errepresentaziotzat? Zergaitik Bizkaitarrok Bilbotarrak garelakoan hartzen gaituzte?? Grrrr

2007/03/14 01:03Seguruena hamar bizkaitarretatik zazpi edo zortzi Bilbo inguruan bizi garelako. Eta Diputaziñoa, Athletica eta Begoñako Amatxua Bilbon dagozalako. Ez dot uste beste errezoirik dagoanik.
Re: hiriaren lotsariak
2007/04/12 08:10Bada bai beste arrazoirik, etorkiñen logikak funtzionatzen du jarrera horrek. Xabier ba al dakizu Bizkaiko beste herriek zenbat gauza eder dituzten Bilbok ez dituenak. Zuk Bilborentzat aitatu dituzunak baino garrantzitsuago eta gehiago ere badira zenbait herritan.
Esaten duzun Bilbo ingurua ez dakit noraino iristen den baino jende gehiago izateak ez du esaten duzuna egiteko arrazoirik ematen.
Esaten duzun Bilbo ingurua ez dakit noraino iristen den baino jende gehiago izateak ez du esaten duzuna egiteko arrazoirik ematen.
Re: hiriaren lotsariak
2007/04/12 08:19Bilbori buruz ari garela, Bilbon bizi den jende multzo handiari, Bizkaiko beste inongo herrietan baino euskaldun gehiago bizi dira eta ezin al dute behar den bezalako alkate gai euskaldunik aurkitu? Ez litzateko kaleko garbitasuna, txukuntasuna eta segurtasuna bera bezain adierazgarri geure berezko hizkuntza erabiltzen dugun agintaria herrian izatea?
Re: hiriaren lotsariak
2007/04/16 15:46Miren Begoñe,
Euskara garrantzitsua da, nire ustez, eta Udaletik gero eta sostengu handiagoa ematen diogu, eta halaxe jarraitu behar dugu etorkizunean ere. Niri dagokidanez, egia da ez naizela euskaraz bikaintasunez hitz egiteko gauza, baina jendaurreko hitzaldietan, komunikabidetan ateratzen ez duten arren, normaltasunez erabiltzen dut euskara, eta ahalegin pertsonala egiten ari naiz alde honetan ere hobetzeko. Lortzea espero dut.